48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

179/2012 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aritzeko unibertsitateko erdi edo goi mailako tituludunentzako 3 prestakuntza beka emateko deialdia onesten duena.

Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aritzeko hiru prestakuntza beka emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak proposatu ditu. Oinarri horietan bekak emateko betebeharrak eta horietako bakoitzean egin beharreko jardueraren baldintzak jasotzen dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 4. artikuluak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen (irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuak onetsiak) 13. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aritzeko unibertsitateko erdi edo goi mailako tituludunentzako hiru beka emateko deialdia onestea.

2. Bekak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. 25.233 euroko gastua baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko 770000-77000-4809-241300 kontu-sailaren kargura. Orobat, 33.645 euroko gastua baimentzea 2013rako, eta 8.412 eurokoa 2014rako; aipatu aurrekontuaren pareko zein bere urteko kontu-sailaren kargura finantzatuko dira. Hori guztia, aurrekontuan behar adinako kreditua bada.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 17an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

I. ERANSKINA

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko prestakuntza bekak emateko
oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aritzeko hiru prestakuntza beka ematea, norgehiagokako araubidearen bitartez, honako unitate hauetan aritzeko:

-Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuan: beka bat Lan Harremanetako diplomadunentzat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen enplegurako laguntzen azterlana eta analisia egiteko.

-Energia Berriztagarrien eta Energia Eragimenaren Erreferentziako Zentro Nazionalean: beka bat industria arloko goi mailako ingeniarientzat edo ingeniari teknikoentzat, xede hauetarako: prestakuntza ekintzen plangintzan laguntzea, prestakuntzarako ekipamenduak prest jarri eta eguneratzen laguntzea, aditu, profesional eta sektoreko enpresekin lankidetza proiektuak bultzatzea eta prestakuntza arloko eguneratze eta antolaketarekin zerikusia duten lan teknikoetan parte hartzea; besteak beste, ikastaro berriak, saiakuntza-bankuen diseinua, edukiak formatu desberdinetara egokitzea eta profesionaltasunaren ziurtagirien proposamenak.

-Bitartekaritza eta Behatoki Zerbitzuan: beka bat soziologiako lizentziadunentzako, Nafarroan prestakuntza eta enpleguaren alorrean, batez ere Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aldetik, abian jarri diren politika publikoen eraginari buruzko bilakaeraren eta joerazko analisien garapen eta jarraipenerako.

2. oinarria. Beken kopurua eta zenbatekoa.

Bekak 2012. urtean hasiko dira eta, hasiera batean, sei hilabeterako izanen dira. Epe hori luzatzen ahalko da, bi alderdiak ados jarrita, ezartzen diren epeetarako, bi urte egin arte, hasierako aldia barne; hori guztia, aurrekontuan horretarako dirurik baldin badago.

Prestakuntza bekak 900 euro gordinez hornituko dira hilabetean, edo horren zati proportzionalaz; hilabetea iraganda ordainduko da, bekadunari Gizarte Segurantzan dagokion kuota kenduta. Beka luzatuz gero, kopuru berekoa izanen da hurrengo aldietarako zenbatekoa.

Beken onuradunak besteren konturako langileen parekoak izanen dira Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko orduan, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarri bezala; dekretu horrek prestakuntza programetan parte hartzen dutenak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean nola eta zein baldintzatan sartzen diren arautzen du, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatuz.

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko, bertan kidetzeko edo alta hartzeko, eta araubide horretatik ateratzeko ere, kontuan hartuko da parte hartzailea noiz hasten den prestakuntza programan eta noiz uzten duen hura, enpresak Gizarte Segurantzan inskribatzeko eta langileak kidetzeko, alta eta bajak hartzeko eta haien datuak aldatzeko erregelamendu orokorrean ezarritako modu, epe eta ondorioekin. Urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.

Bekadunari ordaintzen zaion dirua ez da inolaz ere soldata edo ordainsaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.

3. oinarria. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Beken onuradun izateko, pertsona fisikoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Dena den, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluarekin bat.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Unibertsitateko titulu ofiziala edo baliokidea izatea, Espainiako agintariek luzatua edo baliozkotua.

f) Eskatutako titulu hori prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Bekaren prestakuntza jardueran aritzea galaraz dezakeen desgaitasun fisikorik edo bestelako gaixotasunik ez izatea.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoren batean bekarik jaso ez izana 6 hilabeterako edo gehiagorako.

Prestakuntza bekak irauten duen bitartean bete beharko dira baldintzak.

4. oinarria. Eskabidea, epeak eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Prestakuntza bekak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturaleko epean eskatzen ahalko dira.

4.2. Eskabideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua) edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako bideetako bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azalak irekita egon beharko du, lehen orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) agerrarazteko; datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

4.3. II. eranskinean dagoen eskabide eredu normalizatuan eskatuko dira bekak, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuaren Katalogoan, "Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak" atalean eskuratzen ahal baita helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado/Ciudadanos/ subvenciones.

Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Erroldaren ziurtagiria, antzinatasuna zehaztuta.

c) Eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua. Tituluan ikasketak noiz bukatu ziren agertu ezean, unibertsitateak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, hori frogatzeko. Titulua atzerriko unibertsitate batek luzatu badu, ikasketen baliozkotzearen ziurtagiria eskatu beharko da.

d) Eskatzailearen curriculum vitae-a, non jasoko baitira, zehatz-mehatz, aipatutako merezimendu guztiak, eta dagozkien zehaztapenak. Agiri bidez frogatzen ez den merezimendurik ez da baloratuko.

e) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, kurtso bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

f) Alegatu diren eta 5. oinarriaren arabera baloragarriak diren gainerako merezimenduak.

Epearen barrenean aurkeztutako eskaerak aurreko zenbakietan finkatutako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak interesdunari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzen dezala. Orobat, adieraziko dio ezen, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, eta hori jakinarazi eginen zaiola.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzendu.

4.4. Prestakuntza beka jasotzeko eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

5. oinarria. Merezimenduen balorazioa.

Prestakuntza bekak ematea arautuko duen merezimenduen balorazioa hurrengo baremoaren arabera eginen da:

a) Ikasketa espedienteko batez besteko nota gehienez ere 5 puntuz baloratuko da.

Baliozkotu, onartu edo egokitutako irakasgai edo kredituen kalifikazioa zehazten ez denean, "nahikoa" gisa baloratuko dira. Ikasketa planen arabera bakarrik "gai" kalifikazioa izan dezaketen kreditu edo irakasgaiak ez dira kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzeko.

b) Prestakuntzako beste ikastaro eta titulu akademiko batzuk: 5 puntu, gehienez. Horiek honela baloratuko dira:

1. Beste titulazio ofizial batzuk: gehienez ere, puntu bat. Beka eskuratzeko baldintza den titulazioa ez da baloratuko.

2. Aditu, master edo graduondoko titulua: 0,50 puntu bakoitzeko; gehienez ere 2 puntu.

3. Eskatutako titulazioarekin lotutako beste prestakuntza ikastaro batzuk: 20 irakastorduko bakoitzeko, 0,50 puntu. 2 puntu, gehienez. Ez dira kontuan hartuko 20 ordutik beherako ikastaroak, ezta eskuratu gogo den espezialitatearekin zerikusirik ez dutenak ere.

c) Informatikako ezagutza: 0,20 puntu emanen dira 20 ikastorduko, gehienez ere 2 puntu egin arte. 20 ordutik beherako ikastaroak ez dira kontuan hartuko.

d) Hizkuntzak jakitea: 3 puntu, gehienez. Hizkuntzen ziurtagiriak Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduaren arabera baloratuko dira, horrek, irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduak aldatuta bada ere, ezartzen baititu hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan. 2 puntu emanen dira hizkuntza bakoitzeko, eskala honen arabera:

MAILAREN BALIOKIDETASUNA

(Otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduaren arabera)

PUNTUAK, HIZKUNTZA BAKOITZEKO

B1

0,5

B2

1

C1

1,5

C2

2

A1 eta A2 mailen titulu baliokideei 0,25 puntu emanen zaizkie.

Hizkuntza baten maila desberdineko bi titulu aurkeztuz gero, goragoko mailakoa bakarrik baloratuko da.

Berdinketaren kasuan, ikasketa espedientean batez besteko nota handiena duen eskatzailearen alde eginen da.

6. oinarria. Ebaluazio Batzordea.

6.1. Ebaluazio batzordea arduratuko da betebeharrak egiaztatzeaz, bekak eskatzen dituztenek alegatutako merezimenduak ebaluatzeaz eta hautatutako beken eskatzaileei buruzko ebazpen proposamen loteslea prestatzeaz, non izangai onartu bakoitzari guztira emandako puntuak adieraziko baitira.

3. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak ez dira baloratuko.

Hautatu arren deialdiko beken kopuruan sartzen ez diren izangaiekin zerrenda bat eginen da, deialdian lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran deitu ahal izateko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar den bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Ebaluazio batzordeak, izangairik hautatzen ez badu, deialdia bete gabe deklaratzen ahalko du.

6.2. Batzordea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko pertsona hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Juan Antonio Heras Goñi, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Energia Berriztagarrien eta Energia Eragimenaren Erreferentziako Zentro Nazionaleko burua.

Batzordekideak: Inmaculada Rández López, Lan-munduan Sartzeko eta Aukera Berdintasunerako Ataleko burua, eta Beatriz Sanz García, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Behatoki Ataleko burua.

Idazkaria: Ana Serrano Herrera, Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

7. oinarria. Laguntza emateko ebazpena.

5. oinarrian ezarritako merezimenduen baremoarekin bat eskaerak ebaluatu ondoren, Ebaluazio batzordeak organo eskudunarendako loteslea den proposamena eginen du, hautatuak izan diren beka eskatzaileei buruz.

Diru-laguntza emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da. Ebazpenean, gutxienez, beka jasotzen duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da eta espresuki adieraziko da zein eskaerari esan zaion ezetz, halakorik baldin bada. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean emanen da. Epe horretan ebazpena jakinarazi edo argitaratu ezean, eskaerak administrazio isiltasunaren bidez ezetsi direla ulertuko da.

Beka emateko ebazpena onuradunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Gobernuaren web orrialdeko Zerbitzuen Katalogoan argitaratuko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. oinarria. Bateraezintasunak.

Prestakuntza bekak bateraezina izanen dira Administrazio beraren eta beste administrazio publiko batzuen bekekin.

9. oinarria. Bekadunaren berariazko betebeharrak.

a) Bekaren xedeko jarduera egitea eta egin duela frogatzea.

b) Beka bukatu aurreko hilabetean, egindako lanari eta lortutako emaitzei buruzko txosten bat aurkeztea, tutorearen adostasuna barne.

c) Beka emateko betebeharrak eta baldintzak betetzea.

d) Eskumena duten organoek eman den bekaren inguruan egin ditzaketen egiaztapen lan guztiak onartzea.

e) Xede berarekin eskatu edo jasotako bestelako beken edo diru-laguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

f) Jarduerak hasten direnean frogatzea, hala behar denean, Ogasun Publikoarekiko betebeharrak egunean dituela.

g) Jarduera utzi baino hamabost egun natural lehenago gutxienez, organo eskudunari jakinaraztea hartutako bekari berariaz uko egiten diola.

h) Beka dela-eta eginiko jardueraren zuzeneko ondorioa den edozein argitalpenetan bekaduna dela adieraztea.

i) Isilpekotzat jo behar diren eta prestakuntza jardueran ezagutzen diren argibide tekniko edo administratiboen gainean sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea.

10. oinarria. Ez-betetzea.

Bekadunak bere gain hartutako betebehar eta eginkizunak betetzen ez baditu, haiek egitean ardurarik jartzen ez badu, errendimendu eta aprobetxamendu eskasa badu edo lanak kalitate gabekoak badira, beka aldi bateko edo betiko kentzea erabakiko du organo eskudunak, dagokion administrazio unitateak proposaturik eta interesdunari entzunaldia eman ondoren.

Beka galtzeak diru-zuzkiduraren zati proportzionala galtzea ere ekarriko du, hori dena eskatzen ahal diren diru-itzultzeak eta berandutza interesak eta ezartzen ahal diren zehapenak deusetan galarazi gabe.

11. oinarria. Prestakuntza jardueraren hasiera eta uko egitea.

1. Prestakuntza bekaren onuradunak gehienez hamar eguneko epea izanen du jardunean hasteko, beka eman zaiola jakinarazten zaionetik zenbatuta, beka onetsi izanaren dokumentua aldez aurretik sinatuta. Dokumentuan hasiera data eta emandako lanpostuaren identifikazioa agertu beharko dira, gutxienez.

Horrela egiten ez badu, onuradunak bekari behin betiko uko egiten diola ulertuko da, non eta organo eskudunak ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera ikusten ez dituen.

2. Emandako bekari espresuki uko egiten bazaio behar den denborarekin jakinarazi beharko zaio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari.

Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, zilegi izanen da beka Ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo dagoenari ematea; hala ere, bekari uko egin arte sortutako betebeharrak bete beharko ditu onuradunak. Beka hauek eskaintzen zaizkien hautagaiek idatziz edo posta elektronikoz jasoko dute proposamena eta baldintzak, eta idatziz edo posta elektronikoz erantzun beharko dute onartzen duten edo uko egiten dioten.

12. oinarria. Prestakuntza jarduera egitea.

Bekadunak toki hauetan ariko dira:

-Lan Harremanetako diplomadunentzat eta Soziologiako lizentziadunentzat diren bekak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulego nagusietan, Iruñean.

-Industria arloetako goi mailako ingeriarientzako edo ingeniari teknikoentzako bekak, Energia Berriztagarrien eta Energia Eragimenaren Erreferentziako Zentro Nazionalean, Imarkoaingo Aduana kalea, z.g.

Bekaren xedeko jarduerak gehienez ere 30 ordukoak izanen dira astean, eta prestakuntza dela-eta behar diren joan-etorriak egin beharko dituzte. Eskubidea izanen dute, halaber, zerbitzu eta bidaien arabera izaten dituzten gastuengatik funtzionarioei dagozkien ordain berberak jasotzeko. Orobat, bekadunek administrazio publikoaren kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izanen dute, zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorioz kalteak edo lesioak dituztenean, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Administrazioaren ondare erantzukizuna administrazio bidetik gauzatuko da.

Administrazio publikoa izanen da prestakuntza jardueran bekadunak hirugarrenei sortzen dizkien kalteen erantzulea, baina administrazio horrek zilegi izanen du iruzur, erru edo zabarkeria larriagatik bekadunak izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Bekaldiaren hilabete bakoitzeko 2,5 egun naturaleko oporraldia emanen zaie bekadunei.

Bekadunak hartuko dituzten Zerbitzu edo Atalek zehaztuko dute nork eginen duen tutoretza lana.

13. oinarria. Jabetza intelektuala.

Bekadunek jabetza intelektualerako dituzten eskubideak, bekaldian egindako jardueraren ondorioz eskuratzen dituztenak, eskubide horiek erregulatzen dituzten Estatuko arauetan ezarritakoari jarraikiz arautuko dira. Horri dagokionez, Administrazio Publikoak ez dio uko egiten agirien, azterlanen, ikerlanen, lanen, eskubideen, emaitza zientifikoen eta izan litezkeen asmakuntzen gainean legokiokeen jabetzari.

14. oinarria. Lan edo administrazio harremanik eza.

1. Beka jasotzea eta bekaduna izatea ez da zerbitzuak ematea, eta egoera horrek ez dakar berarekin lan harremanik, administratiborik edo estatutupekorik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin, ez eta antzeko eskubiderik ere. Administrazioak ez du konpromisorik hartuko beka bukatutakoan bekaduna bere plantillan sartzeko.

2. Prestakuntzako bekadunari agintzen zaizkion lan edo jarduerak kasuan kasuko departamentu edo erakunde autonomoko funtzionario edo kontratudunek gainbegiratuko dituzte, horiek izanen baitira lan horien erantzuleak. Bekadunak ezin izanen ditu funtzionario publikoei dagozkien eginkizunak bete edo beretzat hartu, ez eta hirugarrenen aurrean Administrazio Publikoaren kide, ordezkari edo agente gisa agertu ere.

15. oinarria. Araubide fiskala.

Ordaindutako kopuruak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotuak daude, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 14. artikuluarekin bat. Diru kopuru horri konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

16. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena gertatu eta biharamunetik, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

17. oinarria. Araubide juridikoa.

Oinarri hauetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

18. oinarria. Aurrekontuko kredituak.

Gastua egiteko, behar adinako kreditu egokia beharko da 2012ko gastuen aurrekontuan, "Prestakuntza beketarako transferentziak" izeneko 770000-77000-4809-241300 kontu-sailaren kargura.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua. Unibertsitateko erdi edo goi mailako tituludunentzako prestakuntza bekak, Nafarroako Enplegu Zerbitzurako

Izen-deiturak: ............................, adinez nagusia; N.A.N.: .............; sorteguna: ..........; sorterria: ............. (.......), bizitokia: .............. (.............), kalea: ......................................, zenbakia: .......... posta kodea: ......................; telefonoa: .............; helbide elektronikoa: ................................ zure aitzinera agertu eta azaltzen du,

Honako hau adierazten du:

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan unibertsitateko erdi edo goi mailako tituludunentzako hiru prestakuntza beka emateko deialdian onartua izateko eskatzen duela. Deialdia .......... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitararatu zen, .....aren ......koan.

Eskatzen den beka mota (adierazi):

[ ] Lan Harremanetako diplomaduna (Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuan aritzeko).

[ ] Industria arloetako goi mailako ingeniaria edo ingeniari teknikoa (Energia Berriztagarrien eta Energia Eragimenaren Erreferentziako Zentro Nazionalean aritzeko).

[ ] Soziologiako lizentziaduna (Bitartekaritza eta Behatoki Zerbitzuan aritzeko).

Titulua lortu zeneko ikasturtea:

Fakultatea/Eskola eta Unibertsitatea:

Adierazten du:

-Deialdian eskatzen den titulazioa baduela, deialdi hau argitaratu aurreko hiru urtean lortua.

-Bizitokia Nafarroan duela, deialdia argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

-Jarduteko gaitasun osoa duela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez dagoela.

-Bekaren xedeko prestakuntza jardueran aritzea galaraz dezakeen desgaitasun fisikorik edo bestelako gaixotasunik ez duela.

-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoren batean bekarik ez duela jaso 6 hilabeterako edo gehiagorako.

-Deialdia arautzen duten oinarriak onartzen dituela.

-Minusbaliotasunik izanez gero, beste orri batean adieraziko dira haren arrazoiak eta eskatzen diren egokitzapenak; orobat, minusbaliatua izatearen frogagiriak, erakunde eskudunak emanak, aurkeztuko dira.

Aurkeztutako dokumentazioa:

[ ] NANaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

[ ] Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria, antzinatasun data adierazita.

[ ] Eskatzen den unibertsitateko tituluaren fotokopia konpultsatua.

[ ] Curriculum vitae-a, non jasoko baitira, zehatz-mehatz, aipatutako merezimendu guztiak eta dagozkien frogagiriak.

[ ] Ikasketa espedientearen ziurtagiria, irakasgai guztien kalifikazioekin, zein deialditan gainditu ziren espresuki aipatuta.

[ ] Alegatzen diren merezimenduen, ikasketa tituluen eta prestakuntza ikastaroen fotokopia konpultsatua.

Sinadura

Iruñean, 2012ko ..................aren .......(e)an.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari.

Iragarkiaren kodea: F1202864