226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1863/2012 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateko tarifak onesten dituena.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak, ekainaren 8ko 294/2012 Foru Aginduaren bidez, Estatuak Nafarroako Foru Komunitatean duen kontrol metrologikoaren antolamendua ezarri zuen. Agindu horretan ezartzen denez, Nafarroako Foru Komunitatearen ente instrumentala den "Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.L." enpresak eginen du zerbitzuan dauden neurgailuen kontrol metrologikoaren fasearen garapena, konpondu edo aldatu ondoko egiaztapenari eta aldizkako egiaztapenari dagokienez, legezko metrologiaz arduratzen den arloaren bidez.

Agindu horretan adierazten zenez, Administrazioak zuzenean egiten dituen kudeaketa metrologikoaren zerbitzuei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitatearen araudian tasa eta prezio publikoen inguruan xedatutakoari jarraituko zaio. Orobat, adierazten zenez, kontrol metrologikoaren arloan egiten dituen zerbitzuengatik, tarifak onesteko emanen den ebazpenean ezartzen diren zenbatekoak jasoko ditu CEIN, S.L.ek.

Gaur egun, irailaren 9ko 290/2010 Foru Aginduan ezarritako prezioak egokitu egin behar dira; izan ere, iragan den denboran, NAVELSAk -orain CEIN, S.L.- kontrol metrologikoaren arloan egin dituen saiakuntzen eta kudeaketen kostu erreala igo egin da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 8ko 294/2012 Foru Aginduaren bidez bere kargu dituen kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateagatik, Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.L.k (CEIN) eskatzen ahal dituen prezioak onestea. Hona haien sailkapena eta zenbatekoak:

1.-CEIN, S.L. enpresak eskatzen ahal dituen prezioak, aldizkazko egiaztatze lanengatik edo konponketak nahiz aldaketak egin ondoko egiaztapenengatik.

a) Autoen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroak, eskukoak edo elektronikoak: 25,43 euro.

b) Funtzionamendu automatikoa ez duten pisatzeko tresnak.

b.1.) 50 kilogramo bitartekoak: 42,22 euro.

b.2.) 51 kilogramotik 150 kilogramora bitartekoak: 64,55 euro.

b.3.) 151 kilogramotik 500 kilogramora bitartekoak: 122,68 euro.

b.4.) 501 kilogramotik 3.500 kilogramora bitartekoak: 208,19 euro.

b.5.) 3.501 kilogramotik 20.000 kilogramora bitartekoak: 597,31 euro.

b.6.) 20.001 kilogramotik 44.000 kilogramora bitartekoak: 855,05 euro.

b.7.) 44.001 kilogramotik 60.000 kilogramora bitartekoak: 1075,64 euro.

b.8.) 60.000 kilogramotik goiti. Egiaztapenaren prezioa formula hau erabiliz aterako da: T = H+D+d+A, non:

T: ondoriozko prezioa.

H: egiaztatzen emaniko orduak x 46,57 euro/h.

D: joan-etorrien gastuak (0,33 euro/km).

d: dieten gastuak (11,22 euro/unitate).

A: baliabideak alokatzeko gastuak.

c) Tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, produktuak tenperatura kontrolatuan garraiatu, bildu, banatu eta kontrolatzeko.

c.1) Garraiorako ibilgailuak: 86.20 euro.

c.2) Biltegiak: 130.09.

d) Kontagailu takikronometrikoak, "taximetro" izenaz ezagunak: 28,64 euro.

e) Ura ez den beste edozein likido neurtzeko sistemak, erregai likidoz hornitzeko direnak. Mahuka bakoitza: 27,89 euro.

f) Sonometro integratzaile batez bestekotzailea: 227,40 euro.

g) Hots kalibragailua: 126,65 euro.

h) Zisternadun kamioietako neurketa sistemak, biskositate gutxiko likidoetarako: 225,40 euro.

i) Gasen analizagailuak*: 298,72+G euro.

j) Opazimetroak*: 286,41+G euro.

k) Energia elektrikoaren kontagailu estatikoak: 67,90 euro.

m) Arauzko kontrol metrologikoaren mendeko neurketarako beste ekipamendu batzuk:

Haien ezaugarriengatik (proba berezien beharra, merkatuan dagoen kopurua, tamaina, etab.) CEIN, S.L.z kanpoko laborategien beharra duten neurketa-ekipamenduei, saiakuntzen kostua gehi 25,52 euro aplikatuko zaie, tarifa bezala, kudeaketa gastuengatik. Aldez aurretik jakinaraziko zaio eskatzaileari beste laborategietako saiakuntzen aurrekontua, eta hark espresuki onetsiko du.

2.-CEIN, S.L. enpresak eskatzen ahal dituen prezioak, herritarrek egindako erreklamazioak direla-eta egindako egiaztapenengatik.

a) Energia elektrikoaren indukziozko kontagailuak: 76,68 euro.

b) Energia elektrikoaren kontagailu estatikoak: 87,90 euro.

c) Arauzko kontrol metrologikoaren mendeko neurketarako beste ekipamendu batzuk:

Haien ezaugarriengatik (proba berezien beharra, merkatuan dagoen kopurua, tamaina, etab.) CEIN, S.L.z kanpoko laborategien beharra duten neurketa-ekipamenduei, saiakuntzen kostua gehi 25,52 euro aplikatuko zaie, tarifa bezala, kudeaketa gastuengatik. Aldez aurretik jakinaraziko zaio eskatzaileari beste laborategietako saiakuntzen aurrekontua, eta hark espresuki onetsiko du.

3.-Aldizkako egiaztapenetan eta konponketak edo aldaketak egin ondoko egiaztatze lanetan kontrol metrologikorik ez duten aparatu eta sistemen saiakuntzak.

1. puntuko m) atalean xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira tarifak.

2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hartuko du indarra.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko urriaren 1ean.-Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Jorge San Miguel Indurain.

(*) i) eta j) ataletan, kostuei lekualdatzea gehituko zaie. Horren aurrekontua hasieran eginen da.

Iragarkiaren kodea: F1213843