196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udalaren zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko bi lanpostu, barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Aldatzea deialdiko seigarren oinarria, epaimahaia osatuko duten kideei buruzkoa

Udal honetako alkateak, gaurko egunean, 720/2012 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testua:

"Alkatetzak maiatzaren 28an eman 435/2012 Ebazpenaren bidez, onetsi da Burlatako Udalaren zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko bi lanposturen deialdia, Burlatako Udaleko langile funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen artean oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Bi lanpostu horiek Gizarte Ongizate Departamentuari atxikita daude eta plantilla organikoan 6.7 eta 6.8 zenbakiak dituzte; beraz, ez da egungo plantillako lanpostu kopurua handituko.

Deialdiaren seigarren oinarrian, mahaikideak izendatu ziren.

Alor honetako zinegotzigo delegatua aldatu denez eta unitateko buruari eragiten dioten inguruabarrak sortu direnez gero, bidezko da epaimahaia aldatzea eta haren kide berriak izendatzea.

Horrenbestez, legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

EBATZI DUT:

1. Seigarren oinarria aldatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko bi lanposturen deialdian, hau da, Burlatako Udaleko langile funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen artean oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian (plantilla organikoan 6.7 eta 6.8 zenbakiak dituzten lanpostuak eta maiatzaren 28ko 435/2012 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia); beraz, epaimahaiaren osaera aldatuko da, honela aldatu ere:

-Mahaiburua: José Manuel Méndez López, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatua.

-1. mahaikidea: Gema Mañú Echaide, Burlatako Udaleko Moldegabezia Sozialaren eta Drogamenpekotasunen Prebentzioko teknikaria.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea."

Burlatan, 2012ko irailaren 26an.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1213593