196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udalaren zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko bi lanpostu, barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Udal honetako alkateak, gaurko egunean, 721/2012 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testua:

"Burlatako Udalaren zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko bi lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian aurreikusitakoa betetzeko, legez esleituta ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

EBATZI DUT:

1.-Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea gizarte hezitzaile izateko bi lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian. Hura 2012ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean.

Onartuak:

Aragón Fernández, Susana

Unanua Villava, Yolanda

Baztertuak: inor ez.

2.-Hau izanen da epaimahaiaren behin betiko osaera:

-Mahaiburua: José Manuel Méndez López, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

-1. mahaikidea: Gema Mañú Echaide, Burlatako Udaleko Moldegabezia Sozialaren eta Drogamenpekotasunen Prebentzioko teknikaria.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

-2. mahaikidea: Leire Mendizabal Aguirre, Eguesibarko Udaleko gizarte hezitzailea.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

-3. mahaikidea: Orreaga Villanueva Martínez, Burlatako Udaleko langileen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Burlatako Udaleko langileen ordezkaria.

-Mahaikide idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Burlatako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezkoa: M.ª Angeles Garciandía Albarova, Burlatako Udaleko idazkaria.

3.-Aditzera ematen da, halaber, deialdian aurreikusitako lehen ariketa eta bigarrena 2012ko urriaren 26an eginen direla, 9:00etan hasita, Burlatako Udaletxean."

Burlatan, 2012ko irailaren 26an.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1213592