196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

45/2012 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusiak emana, Igor Ureta Elejaga jaunak eskaturik aurkeztu eta 467/2012 prozedura arrunt gisa tramitaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea xedatzen duena eta interesdunak epatzen dituena.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkari judizialak, 2012ko irailaren 10ean sartu zen idazkian, aditzera ematen du, Igor Ureta Elejaga jaunak eskatuta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (467/2012 zenbakia esleitu zaion prozedura arruntean tramitatua) aurkeztu dela Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 27an hartutako Erabakiaren aurka, hartan Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 24/2012 Foru Aginduaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zelako. Agindu horretan, Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapeneko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko 44 lizentzia emateko lehiaketa publikorako deia egin zen. Hori horrela, idazkariak, administrazio espedientea igortzeko eskatzen du, eta interesdunak epatzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 467/2012 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Igor Ureta Elejaga jaunak 2012ko ekainaren 27ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren aurka eskatuta tramitatu da, hartan Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 24/2012 Foru Aginduaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zelako. Agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapeneko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko 44 lizentzia emateko lehiaketa publikorako deia egin zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Igor Ureta Elejaga jaunari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko irailaren 27an.-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusia, Edurne Elío Aldunate.

Iragarkiaren kodea: F1213619