196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2/2012 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2012ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2012ko aurrekontuko aldaketa. (2/2012 aldaketa).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Valtierran, 2012ko irailaren 25ean.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1213589