196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Herriko Desgaitasunaren Kontseilua
eta haren funtzionamendu arauak. Hasierako onespena

Udalak, 2012ko uztailaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko Desgaitasunaren Kontseiluaren eraketa; orobat, haren funtzionamendu arauak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2012ko irailaren 25ean.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1213676