196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2011ko ureztapenak

Hiri honetako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko irailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan eginiko presioko ureztapenak ordaintzera beharturik dauden titularren erroldak, baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan 2011n eginiko ureztapen tradizionalen errolda ere. Borondatezko diru-bilketarako epea 2012ko irailaren 18an hasi eta 2012ko urriaren 19an bukatuko da, biak barne.

Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke hautara; nolanahi ere, ezin izanen da haietako bakar bat ere aurkeztu, ebazpen bidean dagoena ebatzi gabe:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da, halaber, Nafarroako Arartekoari doako kexa ere aurkezteko eskubidea dagoela, nahiz eta aintzat hartu behar den kexa horrek ez duela ebazpen administratibo edo judizialen betearazpena geldiaraziko, ezta haien aurkako errekurtsoak paratzeko legezko epeak etenen ere, errekurritzea bidezkoa denean betiere.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2012ko irailaren 17an.-Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1213614