196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Fernando Remacha Udal Kontserbatorioaren eta Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Aldaketaren behin betiko onespena

Udalak, 2012ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, aipatu aldaketa onetsi zuen hasiera batean, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2012ko uztailaren 30ean. Jendaurreko epea amaitu baita, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, delako ordenantza behin betikoz onetsirik gelditu da, eta orain osorik ematen dira argitara aldatu diren artikuluak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua aplikatuz; hona hemen haien azken testua:

Eranskina

Tarifak

1. "Fernando Remacha" Udalaren musika eskolako tasak:

A) ataleko laukiko laugarren ilararen testua aldatzen da; hau izanen da hemendik aurrera: "Irakaskuntza Profesionaletarako prestakuntza, 3. eta 4. mailak".

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2012ko irailaren 25ean.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1213613