196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, "La Cometa" udal ludoketaren antolaketa
eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamenduan.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2012ko uztailaren 5eko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren "La Cometa" ludotekaren antolaketa eta funtzionamendurako Erregelamenduan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2012ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an, eta hartan hogeita hamar eguneko epea ezarri zen, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.

Erabaki hori argitaratu ondoan hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik inork aurkeztu ez duenez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta TAOLaren 49. artikulua aldatu zuen apirilaren 21eko 11/1999 Legean ezarritakoari jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da eta aipatu aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Tuteran, 2012ko irailaren 24an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

"LA COMETA" LUDOTEKAREN ANTOLAKETAREN
ETA FUNTZIONAMENDUAREN ERREGELAMENDUA

Aitzinsolasa: (Bigarren paragrafoaren idazketa berria).

"Ildo horretan, eta kontuan izanik jolasa haurraren eskubidea dela, haurrari etorkizunean beharko dituen trebetasun eta gaitasun kognitibo, afektibo eta sozialak eskuratzeko bidea emanen diena, Tuterako Udalak ludoteka zerbitzua sortu du eta horren funtzionamendua arautu du arau honen bitartez".

4. artikulua. Ludotekako zerbitzua erabiltzeko betekizunak (idazketa berria):

"Udal ludotekako zerbitzua erabiltzen ahalko dute 3tik 12 urte bitarteko haur guztiek.

Horretarako, datu pertsonalen fitxa bete eta aurkeztu behar dute, guraso edo tutoreek sinaturiko baimenarekin eta karnet neurriko argazki batekin batera (1. eranskina). Gainera, behar den kuota edo ludotekan sartzeko sarreraren zenbatekoa ordainduko da HLZan.

5. artikulua. Zerbitzuaren ordutegia (idazketa berria).

"Hona hemen zerbitzuaren ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00 arte.

Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.

-Eguberrietako eta Aste Sainduko oporretan ordutegi hau izanen da: astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 13:00etara."

6. artikulua. Erabiltzaileen kopurua eta txandak.

Kendu da hirugarren paragrafoa.

7. artikulua. Guraso eta tutoreak (lehen paragrafoa erantsi da).

"Guraso edo tutoreak ezin izanen dira ludotekan gelditu haurrak jostetan ari diren bitartean".

8. artikulua. Haurrek parte hartzeko modua (bi lerro erantsi dira).

"-Josteta zuzendua.

-Asteko lantegiak."

14. artikulua. Arau-hausteak (arau-hausteei dagokien 3. puntuen idazketa berria).

-Arau-hauste arinak.

"3) Hamabortz minuturainoko atzerapena, gurasoek edo tutoreek haurrak biltzean, zerbitzuaren itxieran".

-Arau-hauste larriak.

"3) Ordubeterainoko atzerapena, gurasoek edo tutoreek haurrak biltzean, zerbitzuaren itxieran".

-Arau-hauste oso larriak.

"3) Ordubete baino gehiagoko atzerapena, gurasoek edo tutoreek haurrak biltzean, zerbitzuaren itxieran, horrela traba handia egiten baitiote zerbitzuaren ohiko funtzionamenduari".

16. artikulua. Zehapenak (idazketa berria bigarren eta laugarren paragrafoei, eta borzgarren paragrafoa erantsi da).

-Bigarren paragrafoa:

"Zehapenaren aurretik ludotekako begiraleek txostena eginen dute eta entzutea emanen zaie erantzuleei. Zehapenak idatziz jakinaraziko zaizkie haurren guraso edo tutoreei".

-Laugarren paragrafoa:

"Karneta Hezkuntza Kudeaketako Zentrora igorriko da, eta han atxikiko da dagokiokeen espedientea tramitatu eta arau-haustea egin duen erabiltzaileari, bidezkoa bada, zehapena jarri arte".

-Borzgarren paragrafoa.

"Karneta Hezkuntza Kudeaketako Zentroan atxikiko da, ezarritako zehapena betetzeko egunek dirauten bitartean, baldin eta zehapenak ludoteka erabiltzeko eskubidea aldi baterako kentzen badu".

Eranskina (lehen eta bigarren paragrafoak bakarrean batzen dira, eta horrek idazketa berria du).

"1. ERANSKINA

Baldintzak:

3tik 12 urte bitartean izatea.

Baimena betetzea eta datu pertsonalen fitxategia.

Karnet tamainako argazkia entregatzea."

Iragarkiaren kodea: L1213598