196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herrilurren esleipena

Cristina Sota Pernaut, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak,

"Aditzera ematen du:

Tafallako herrilurretako belarren eta uren esleipen epea bukatu delarik.

Bidezko da Tafallako udal mugapeko bazkatokietako aprobetxamendua berriz esleitzea, zortzi urterako; beraz, Tafallako Udaleko herrilarreetako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin bat, 15 eguneko epea irekitzen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aipatutako ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek, aurkeztu beharreko eskabidea aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra); aipatutako ordenantzan seinalatzen diren alderdiak aipatuko dira han.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan."

Tafallan, 2012ko irailaren 26an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1213632