196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

5. poligonoko katastroko 1026. eta 1031. lurzatiak (Iruñeko Udal Planeko U.I. XVI unitateko ZN-2koak) normalizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko irailaren 18an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-SEP-12 (6/UV).

"Ikusirik 2012ko irailaren 5eko eskabidea, eta Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoen 2012ko irailaren 6ko txostenarekin bat, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko 5. poligonoko katastroko 1026. eta 1031. lurzatiak normalizatzeko proiektua, Cristina Viña Olorónek sustatua, Iruñeko Udal Planeko U.I. XVI unitateko ZN-2ko Konpentsazio Batzordearen idazkaria baita.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2012ko irailaren 21ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1213587