196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2012ko irailaren 17koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegien merkataritza sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako "Drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak" merkataritza sektorearen lan hitzarmen kolektiboaren testua (kode zk.: 31001805011981) aztertu da. Erregistro honetan 2012ko uztailaren 18an sartu zen eta ugazaben ordezkariek eta sindikatuen ordezkari batzuek 2012ko uztailaren 1ean izenpetu eta 2012ko abuztuaren 30ean zuzendu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2012ko irailaren 17an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO DROGERIA, BELAR-DENDA, ORTOPEDIA ETA LURRINDEGIEN HITZARMENA 2009, 2010, 2011 eta 2012rako.

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Lan hitzarmen kolektibo honek, indarrean sartzen denetik, Nafarroan, drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegiak merkataritza jardueran dauden edo egon behar duten enpresen lan harremanak arautuko ditu, txikizkako salmentari dagokionean.

Legeriak alderdi sinatzaileei negoziatzeko ematen dien autonomia dela-eta, hitzarmen kolektibo honek Nafarroako sektoreko langileentzat bermatzen diren gutxieneko baldintzak finkatzea erabaki da, arautzen dituen alderdi guztietan.

2. artikulua. Indarraldia.

Hitzarmen honek indarra izanen du 2009ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra arte. Dena dela, hitzarmenaren amaiera iragarririk, indarraldian jarraituko du osorik, harik eta alderdiek hitzarmen kolektibo berri bat espres adostu arte.

Lan hitzarmen kolektibo honek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak, eta ez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, aldeek horrela adostu baitzuten.

Langileen Estatutuaren 86.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, hitzarmen kolektibo honen amaiera indarraldia bukatzen den egunetik iragartzen da.

3. artikulua. Langile eremua.

Lan hitzarmen kolektibo honen edukia Nafarroako Foru Komunitatean ukitutako enpresetako langile guztiei aplikatuko zaie, arlo horretako egungo legezko xedapenek espresuki bazter utzi dituztenak salbu.

4. artikulua. Baldintza hobeak.

Lan hitzarmen kolektibo honetako baldintza ekonomikoak eta bestelakoak gutxienekotzat joko dira; beraz, hitzartutakoak baino baldintza hobeak dakartzaten itunak, klausulak eta egoerak zituzten langileei errespetatu eginen zaizkie.

5. artikulua. Lanaldia.

Benetan egindako orduen urteko lanaldia, bai lanaldi jarraian bai zatituan, hauxe izanen da:

-2009. urtean, 1.784 orduko lanaldia.

-2010. urtean, 1.784 orduko lanaldia.

-2011. urtean, 1.784 orduko lanaldia.

-2012. urtean, 1.776 orduko lanaldia.

Jaitzat jotzen da larunbatetako arratsaldea edo astelehen goizeko lanaldia.

Lanaldia modu irregularrean ez banatzea erabaki dute alderdiek.

6. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko orduak borondatezkoak izanen dira eta indarreko legezko xedapenei jarraikiko diete, eta horien arabera ordainduko dira.

7. artikulua. Ordainsariak.

-2009. urterako, %1,4 gehiago aplikatuko da, hau da, 2008ko KPI erreala, 2008ko abenduaren 31n indarra zuten taulen gainean.

-2010. urterako, %0,8 gehiago aplikatuko da, hau da, 2009ko KPI erreala, 2009ko abenduaren 31n indarra zuten taulen gainean.

-2011. urterako, %3 gehiago aplikatuko da, hau da, 2010eko KPI erreala, 2010eko abenduaren 31n indarra zuten taulen gainean.

-2012. urterako, 2011ko abenduaren 31n indarra zuten taulak aplikatuko dira.

8. artikulua. Aparteko eskersariak.

Enpresek langile guztiei aparteko bi paga ordainduko dizkiete, uztailean bata eta abenduan bestea, bakoitza hilabeteko soldata errealekoa. Uztaileko eskersaria ekainaren 30ean ordainduko da eta, Eguberrietakoa, abenduaren 15ean.

9. artikulua. Mozkinak.

Mozkinen aparteko eskersaria langileak aurreko urteko abenduaren 31 arte jasotako hileko soldaten halako bat eta erdi izanen da. Eskersari hori urteko lehenengo hiru hilabeteen barruan ordainduko da.

10. artikulua. Saria atxikimenduari.

Langileak enpresa berean 20 urtez lanean aritu izana saritzeko, 300 euroko saria emanen zaie, eskudirutan.

Enpresan 30 urtez aritu diren langileei 600 euroko saria emanen zaie, eskudirutan.

11. artikulua. Antzinatasun saria.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek soldata igoerak izanen dituzte lau urtetik lau urtera zerbitzu emandako urteengatik, hitzarmen honetan ageri den oinarrizko soldataren %5ekoa, kategoria sailkapenean langileak duen mailaren arabera.

1979ko urtarrilaren 1etik aurrera, ikastaldia antzinatasun gisa joko da, lan kontratudun berrien kasuan.

12. artikulua. Laneko arropa.

Enpresek laneko bi jantzi banatuko dizkiete urtean beren langileei, bakoitzak egin behar duen lanaren ezaugarrietara egokituak, eta langileak berak izanen du jantzi horiek zaindu eta garbitzeko ardura.

Arropa lanean jardunaren jardunez hondatzen bada, enpresak beste bat eman beharko dio langileari.

13. artikulua. Oporrak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek 31 egun naturaleko oporrak izanen dituzte 2007tik aurrera. Indarra duen legerian ezarritako ondorioetarako, urteko oporraldi hori apirilaren 1etik urriaren 30era arte izanen da, besterik itundutakoa salbu. Oporrak ez dira jaiegun batean hasiko.

14. artikulua. Laneko eta familiako eginkizunak batera eramatea.

Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen orotan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko benetako berdintasuna erdiesteko 3/2007 Lege Organikoan eta gainerako araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraikiko zaio.

15. artikulua. Toxikotasun plusa.

Lan toxikoetan edo nekagarrietan aritzen diren langileek %20 gehiago kobratuko dute hileko soldata egiazkoaren gainetik.

16. artikulua. Eritasuna eta istripua.

Eritasun arrunta, haurdunaldiko arriskua, amatasun baja edo laneko istripua izan eta aldi baterako baja hartuz gero, langileek egiazko soldata oso-osorik kobratzeko eskubidea izanen dute.

17. artikulua. Xedapen orokorren aplikazioa.

Hitzarmen honetan aurreikusi ez den orotan, indarra duen legerian xedatutakoari jarraituko zaio.

18. artikulua. Barne araubideko erregelamenduak.

Horretara behartuak dauden enpresek bi hilabeteko epea izanen dute barne araubideko beren erregelamenduak hitzarmen honetan adostutakoari egokitzeko.

19. artikulua. Erretiro partziala.

Langileak 60 urte betetzen dituenetik aitzina, erretiro partziala hartzeko eskubidea izanen du. Lanaldiaren banaketa enpresa eta langilea ados jarrita eginen da.

20. artikulua. Ordaindutako lizentziak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek lizentzia ordaindu hauek hartzeko eskubidea izanen dute.

a) Ezkontzea edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzea: 15 egun natural.

b) Seme-alaben jaiotza edo adopzioa, 4 egun natural.

c) Ezkontidearen eta seme-alaben heriotza, 6 egun natural.

d) Ezkontidearen edo seme-alaben eritasun ez larria, ospitaleratu beharrekoa, egun natural bat.

e) Ezkontidearen, gurasoen, seme-alaben edo anai-arreben eritasun larria, egiaztatua, 2 egun natural.

f) Gurasoen eta anai-arreben heriotza, 2 egun natural.

g) Bigarren gradura arteko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko ahaideen eritasun larria edo heriotza, 2 egun natural.

h) Anai-arreben, gurasoen, seme-alaben eta koinata-koinatuen ezkontza, egun natural bat.

i) Publikoa edo pertsonala den eginbehar saihestezina betetzeko, behar-beharrezkoa den denbora.

j) Seme-alabaren bat garaiz aurretik jaiotzen bada edo erditu ondoko beste edozein arrazoirengatik ospitalean egon beharra izanez gero, aitak eta amak duten eskubidea, 10 asteko etenaldia izatekoa, ospitalean alta eman ondotik kontatuko da. Kontaketa horretatik salbuesten dira erditu ondoko lehenbiziko 6 asteak, denbora hori ama bizkortzeko baita. Amak edo aitak eskubidea dute kasu horietan ordu betez lanetik lekutzeko.

k) Izatezko bikoteek, horrelakotzat legez hartzen direnek, zuzenbidezko bikoteek dituzten lizentzia berberak izateko eskubidea dute.

l) Ospitaleratzeagatik ematen den baimena eriak ospitalean dirauen bitartean hartzen ahal da.

m) Kirurgia anbulatorioarengatik eta proba klinikoengatik, egun natural bat, bigarren mailako odolkideak edo ezkontza-ahaideak barne.

21. artikulua. Bidaiak eta dietak.

Ohiko bizilekutik beste herri batera bidaia egin beharrean diren langileei enpresek dieta hauek emanen dizkiete: 12,62 euro bazkaltzeko, 12,62 euro afaltzeko eta 31,56 euro logelarako.

0,20 euro ordainduko da kilometroa, langileak enpresaren beharrengatik atera behar duenean lantokitik.

Enpresek, halaber, beren langileei ordainduko dizkie egindako gastuak diru kopuru horiek baino handiagoak izan badira, behar bezala justifikatu ondoren.

22. artikulua. Eszedentziak.

Enpresan gutxienez urtebete daramaten langileek borondatezko eszedentzia eskatzen ahalko dute. Urte 1etik 3 urtera bitartekoa izan liteke. Lehenbiziko urtean lanpostua gordeko zaio.

23. artikulua. Segurtasuna eta higienea.

Segurtasun eta higienearen arloan Merkataritza orokorrari buruzko Lan Ordenantzaren 78. eta 79. artikuluetan eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Legean aurreikusitakoa beteko da.

Osasun azterketak urtean behin eginen dira. Osasun azterketa egiten ematen diren orduak lanean egintzat joko dira.

24. artikulua. Kategoria aldaketak.

Administrari laguntzaileek 25 urte betetzen dituztenean, administrari ofizialaren kategoriara pasako dira.

Goragoko kategoriako lanean arituz gero, horren arabera kobratuko da.

2003. urtetik aurrera, lanbide kategorien egokitzapen hauek hartuko dute indarra:

-"Laguntzaile", "22 urteko saltzaile" eta "25 urteko saltzaile" kategorien ordez, honako beste hauek izanen dira hemendik aurrera: ''lehenengo urteko saltzailea'', ''bigarren urteko saltzailea'' eta ''bi urte baino gehiagoko saltzailea'', hurrenez hurren.

-"18tik 22 urte arteko kutxazain laguntzailea", "22 urteko kutxazain laguntzailea" eta "25 urteko kutxazain laguntzailea" kategoriak hemendik aurrera honako hauek izanen dira: ''urte beteko kutxazain laguntzailea'', ''bi urteko kutxazain laguntzailea'' eta ''bi urte baino gehiagoko kutxazain laguntzailea'', hurrenez hurren.

-Aurreko bi ataletan egiten diren denbora-aipamenei, enpresa berean edo Nafarroako drogeria, belar-denda, ortopedia eta lurrindegien merkataritza sektorean saltzaile edo kutxako laguntzaile gisa lanean zenbat denbora eman duen kontatuko da, edozein adinekoa dela ere lan hitzarmen kolektibo hau argitaratzen denean edo enpresan sartu zenean.

-Aurreko a) eta b) ataletan aipatutako kategorien egokitzapenak ez die soldata-galerarik ekarriko hitzarmen hau argitaratzen denean kategoria horietan kontratu indarduna duten langileei; horregatik, "25 urteko saltzaile edo kutxako laguntzaileek" 2005ean "bi urte baino gehiagoko saltzailearen" soldata edo "bi urte baino gehiagoko kutxako laguntzailearena" jasoko dute, hurrenez hurren, nahiz eta kategorian bi urte lanean eginak izan ez. Era berean, "22 urteko saltzaileak" eta "18tik 22 urte arteko kutxako laguntzaileak" ''bigarren urteko saltzaileari'' edo ''bigarren urteko kutxako laguntzaileari'' dagokien soldata jasoko dute, nahiz eta lehenbiziko lan urtea pasatua izan ez.

25. artikulua. Prestakuntza kontratua.

Prestakuntza kontratua egin ahal zaie praktikaldiko kontratua egiteko behar den titulua ez eduki arren legez ezarritako adinera iritsi direnei. Betiere, prestakuntza kontratua ez da 6 hilabetetik beherakoa izanen, ezta 2 urtetik gorakoa ere.

Zerbitzuak ematen dituen urte horietako bakoitzean, langileak %85eko ordainsaria jasoko du lehen urtean eta %90ekoa bigarrenean, portzentaje hori lehen urteko saltzailearen kategoriari aplikatuta.

26. artikulua. Erretiro saria.

Erretiroa hartzean enpresa berean 10 urteko zerbitzua eman duten langileek une horretan duten soldataren bi hilabeteko saria jasoko dute.

Langileen antzinatasuna enpresa berean 20 urtekoa edo handiagoa baldin bada, egiazko soldataren lau hilabeteko saria jasoko dute.

27. artikulua. Heriotzagatiko laguntza.

Langilearen heriotzagatik une horretan langileak kobratuko zukeen soldataren hiru hilabetekoa ordainduko die enpresak ondorengo eskubidedunei.

28. Istripuen aseguru poliza.

Lan hitzarmen kolektibo honen eraginpeko enpresek beren langile guztientzako aseguru poliza bat izenpetuko dute, istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkorraren eta heriotzaren arriskua estaltzen duena, zenbateko hauetan:

Laneko istripuaren ondoriozko heriotzagatik, 36.000 euro.

Laneko istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor osoagatik, 36.000 euro.

29. artikulua. Berme sindikalak.

Enpresek hitzeman dute erraztasunak emanen dituztela 4, 5 eta 6 langile dituzten enpresetako langileen ordezkari hautatuak ordezkaritza eginkizunetan ari daitezen; baina, hala ere, sindikatuetako delegatuek duten ordu kopurua ez dute bermatzen.

30. artikulua. Eskubide sindikalak.

Langileen 3 ordezkari edo gehiago dituzten enpresetan, haien ordu kopuruak haietakoren batean metatzen ahalko dira, guztiz edo zati batean.

31. artikulua. Jazarpen psikologikoa.

Hutsegite oso larritzat joko dira langileen aldetik hitzen bidezko erasoak zein fisikoak egitea, edozein dela ere enpresan betetzen duen lanpostua, asmo psikologikoz edo sexualez pertsonen duintasuna eta intimitatea erasotzen denean.

32. artikulua. Desgaituentzako lana.

50 langiletik gora dituzten lantokietan, %2 desgaituak izanen dira gutxienez.

33. artikulua. Genero-indarkeria.

Egoitzak beste probintzia batzuetan dituen enpresak lanpostu hutsen eta hutsuneen berri emanen dio enpresa batzordeari, tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeek horiek berehala betetzeko.

Aski izanen da enpresak tratu txarrak pairatzen dituen emakume bat lanera joan ez dela jakitea, inolako agiririk aurkeztu beharrik gabe, lanera berandu iritsi ez dela uste izateko.

Erasotzaileak eta erasoa pairatzen duen pertsonak enpresa berean lan egiten badute, ezin izanen dute txanda berean, ezta aparkalekuan ere, topo egin.

34. artikulua. Batzorde paritarioa.

Batzorde paritarioa eratuko da, alde sinatzaile bakoitzeko 4 kidek osatua, hitzarmen kolektibo hau betetzeko interpretazio eta zainketa organo gisa.

Batzorde paritarioak eginkizun berariazko hauek ditu, besteak beste:

1. Hitzarmen kolektiboaren jarraipena eta garapena.

2. Aldeek eskatuz gero, bitartekotza edo arbitraje lanak egin beharko ditu, hitzarmen kolektibo honen aplikazio eremuan sortzen diren auzi eta gatazka banakakoak zein kolektiboak aztertu eta konpontzeko.

3. Itundutakoa betetzen den zaindu ahalko du.

4. Orobat, bide administratiboa eta jurisdikzionala baino lehen ari beharko du zilegi dutenek aurkezten dituzten gatazka kolektiboetan; horretarako, batzorde paritarioak akta eginen du.

Langileek edo enpresaburuek zuzenean eskatuta, batzorde paritarioaren esku uzten diren gaiak zazpi egun baliodunean, gehienez ere, ebatzi beharko dira hartzen direnetik, bide judizialera jo baino lehen; ez bada epe horretan ebazten, baztertutzat jo beharko da afera.

35. artikulua. Desadostasunak konpontzeko berariazko prozedura, Langileen Estatutuen 41. eta 82.3 artikuluetan ezarritako lan baldintza kolektiboak aldatzeko eta ez aplikatzeko.

Fase hauek beteko dira:

1. Kontsulta langileen legezko ordezkariei, 15 egunekoa. Langileen legezko ordezkaririk ez bada, hitzarmenaren batzorde paritarioan ordezkaritza duten sindikatuei eginen zaie kontsulta.

2. Akordiorik ez bada, hitzarmenaren batzorde paritarioari emanen zaio eskumena, 7 egunean ebatz dezan.

3. Nafarroako Lan Auzitegira igortzea, hartan jasotako prozeduretarako. (Adiskidetzea, bitartekotza eta arbitrajea, borondatezkoa izanen da).

Tramite horiek aginduzkoak dira, eta betetzen ez badira, aldaketak ez du baliorik izanen.

Hitzarmeneko baldintzak aplikatzen ez badira, defizit edo galera egoerak eskatuko dira bi ekitaldi ekonomikotan segidan.

Ezin da laneko funtsezko aldaketarik egin, hitzarmenean jasotako edo hitzarmen kolektiboetan edo enpresa itunetan garatutako erregulazioaren aurka jotzen bada, horien helburua gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren printzipioa bermatzea eta sexuagatik ez baztertzea denean, edo duintasunaren galera dakarrenean.

Hitzarmeneko baldintzak, Langileen Estatutuen 82.3 artikuluko edozein gairi dagokionez, aplikatzen ez direnean, enpresek langileen legezko ordezkariekin mekanismo bat ezarri beharko dute kontsulta aldian, jaso ez direnak ordaintzeko edo baldintza galerak konpentsatzeko.

2009ko LANSARIEN TAULAK

LEHEN TALDEA

Goi mailako tituluduna

1.201,39 euro

Erdi mailako tituluduna

1.094,15 euro

Osasun laguntzaile teknikoa

1.029,69 euro

BIGARREN TALDEA

Zuzendaria

1.257,40 euro

Dibisioko burua

1.144,23 euro

Langileriaren burua

1.144,23 euro

Erosketen burua

1.144,23 euro

Salmenten burua

1.144,23 euro

Arduradun nagusia

1.106,01 euro

Sukurtsaleko burua

1.106,01 euro

Biltegiko burua

1.106,01 euro

Taldeko burua

1.086,93 euro

Ataleko burua

1.048,75 euro

Saltokiko burua

1.067,88 euro

Saltzaile-eroslea

1.067,88 euro

Saltzaile bidaiaria

1.067,88 euro

Hiri-artekaria

1.067,88 euro

Saltzailea, bi urtetik gora aritua

1.010,65 euro

Bigarren urteko saltzailea

915,35 euro

Lehen urteko saltzailea

869,54 euro

HIRUGARREN TALDEA

Kontulari kutxazaina

1.067,88 euro

Administrari-ofiziala

1.010,65 euro

Administrari laguntzailea

934,33 euro

Kutxazain laguntzailea, lehen urtekoa

572,06 euro

Kutxazain laguntzailea, bigarren urtekoa

864,45 euro

2 urtetik gorako kutxazain laguntzailea

934,40 euro

LAUGARREN TALDEA

Marrazkilaria

1.106,01 euro

Erakusleiho-apaintzailea

1.106,01 euro

Lehen mailako ofizioko profesionala

991,53 euro

Bigarren mailako ofizioko profesionala

953,45 euro

Mutil espezializatua

892,76 euro

Garbiketa/Ikuztegiko langileak

6,46 euro

2010. URTEKO SOLDATEN TAULA

LEHEN TALDEA

Goi mailako tituluduna

1.211,00 euro

Erdi mailako tituluduna

1.102,90 euro

Osasun laguntzaile teknikoa

1.037,92 euro

BIGARREN TALDEA

Zuzendaria

1.267,46 euro

Dibisioko burua

1.153,38 euro

Langileriaren burua

1.153,38 euro

Erosketen burua

1.153,38 euro

Salmenten burua

1.153,38 euro

Arduradun nagusia

1.114,86 euro

Sukurtsaleko burua

1.114,86 euro

Biltegiko burua

1.114,86 euro

Taldeko burua

1.095,62 euro

Ataleko burua

1.057,14 euro

Saltokiko burua

1.076,43 euro

Saltzaile-eroslea

1.076,43 euro

Saltzaile bidaiaria

1.076,43 euro

Hiri-artekaria

1.076,43 euro

Saltzailea, bi urtetik gora aritua

1.018,74 euro

Bigarren urteko saltzailea

922,67 euro

Lehen urteko saltzailea

876,49 euro

HIRUGARREN TALDEA

Kontulari kutxazaina

1.076,43 euro

Administrari-ofiziala

1.018,74 euro

Administrari laguntzailea

941,80 euro

Kutxazain laguntzailea, lehen urtekoa

576,63 euro

Kutxazain laguntzailea, bigarren urtekoa

871,36 euro

2 urtetik gorako kutxazain laguntzailea

941,88 euro

LAUGARREN TALDEA

Marrazkilaria

1.114,86 euro

Erakusleiho-apaintzailea

1.114,86 euro

Lehen mailako ofizioko profesionala

999,46 euro

Bigarren mailako ofizioko profesionala

961,08 euro

Mutil espezializatua

899,90 euro

Garbiketa/Ikuztegiko langileak

6,51 euro

2011. URTEKO SOLDATEN TAULA

LEHEN TALDEA

Goi mailako tituluduna

1.247,33 euro

Erdi mailako tituluduna

1.135,99 euro

Osasun laguntzaile teknikoa

1.069,06 euro

BIGARREN TALDEA

Zuzendaria

1.305,48 euro

Dibisioko burua

1.187,98 euro

Langileriaren burua

1.187,98 euro

Erosketen burua

1.187,98 euro

Salmenten burua

1.187,98 euro

Arduradun nagusia

1.148,30 euro

Sukurtsaleko burua

1.148,30 euro

Biltegiko burua

1.148,30 euro

Taldeko burua

1.128,49 euro

Ataleko burua

1.088,85 euro

Saltokiko burua

1.108,72 euro

Saltzaile-eroslea

1.108,72 euro

Saltzaile bidaiaria

1.108,72 euro

Hiri-artekaria

1.108,72 euro

Saltzailea, bi urtetik gora aritua

1.049,30 euro

Bigarren urteko saltzailea

950,35 euro

Lehen urteko saltzailea

902,79 euro

HIRUGARREN TALDEA

Kontulari kutxazaina

1.108,72 euro

Administrari-ofiziala

1.049,30 euro

Administrari laguntzailea

970,06 euro

Kutxazain laguntzailea, lehen urtekoa

593,93 euro

Kutxazain laguntzailea, bigarren urtekoa

897,50 euro

2 urtetik gorako kutxazain laguntzailea

970,13 euro

LAUGARREN TALDEA

Marrazkilaria

1.148,30 euro

Erakusleiho-apaintzailea

1.148,30 euro

Lehen mailako ofizioko profesionala

1.029,45 euro

Bigarren mailako ofizioko profesionala

989,91 euro

Mutil espezializatua

926,90 euro

Garbiketa/Ikuztegiko langileak

6,71 euro

2012. URTEKO SOLDATEN TAULA

LEHEN TALDEA

Goi mailako tituluduna

1.247,33 euro

Erdi mailako tituluduna

1.135,99 euro

Osasun laguntzaile teknikoa

1.069,06 euro

BIGARREN TALDEA

Zuzendaria

1.305,48 euro

Dibisioko burua

1.187,98 euro

Langileriaren burua

1.187,98 euro

Erosketen burua

1.187,98 euro

Salmenten burua

1.187,98 euro

Arduradun nagusia

1.148,30 euro

Sukurtsaleko burua

1.148,30 euro

Biltegiko burua

1.148,30 euro

Taldeko burua

1.128,49 euro

Ataleko burua

1.088,85 euro

Saltokiko burua

1.108,72 euro

Saltzaile-eroslea

1.108,72 euro

Saltzaile bidaiaria

1.108,72 euro

Hiri-artekaria

1.108,72 euro

Saltzailea, bi urtetik gora aritua

1.049,30 euro

Bigarren urteko saltzailea

950,35 euro

Lehen urteko saltzailea

902,79 euro

HIRUGARREN TALDEA

Kontulari kutxazaina

1.108,72 euro

Administrari-ofiziala

1.049,30 euro

Administrari laguntzailea

970,06 euro

Kutxazain laguntzailea, lehen urtekoa

593,93 euro

Kutxazain laguntzailea, bigarren urtekoa

897,50 euro

2 urtetik gorako kutxazain laguntzailea

970,13 euro

LAUGARREN TALDEA

Marrazkilaria

1.148,30 euro

Erakusleiho-apaintzailea

1.148,30 euro

Lehen mailako ofizioko profesionala

1.029,45 euro

Bigarren mailako ofizioko profesionala

989,91 euro

Mutil espezializatua

926,90 euro

Garbiketa/Ikuztegiko langileak

6,71 euro

Iragarkiaren kodea: F1213146