196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Ordenantza, Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Behin betiko onespena

Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2012ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, 2012ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betikoz onetsi da. Hona hemen haren testua:

Ordenantza, Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honek desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela ematea arautu gogo du, Europako Kontseiluaren 1998ko ekainaren 4ko 98/376/CE Gomendioarekin bat, desgaitasuna duten pertsonek ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondoren joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

2. artikulua. Betebeharrak.

Elbarri bakoitzari txartel bakarra emanen zaio. Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa izanen da baldintza hauek betetzea:

-Baliaezintasun iraunkorra duten gidariak:

1.-Udalerrian erroldatua egon beharko du.

2.-Ibilgailuak alta hartua izanen du herriko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren erregistroan.

3.-Elbarri interesdunak indarra duen gidabaimenaren jabe izan beharko du.

4.-Mugikortasuna urritzen dion elbarritasuna izatea; xehetasun hauek frogatu beharko ditu:

a) %33ko edo gehiagoko elbarritasun maila izatea.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen elbarritasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

-Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

-Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

-Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta.

-Behin betiko baliaezintasuna dutenen ahaide bizikideak edo zaindariak:

1.-Udalerrian erroldatua egon beharko du.

2.-Ibilgailuak alta hartua izanen du herriko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren erregistroan.

3.-Zaintzaileak edo ahaide bizikideak indarra duen gidabaimena eduki beharko du.

4.-Eskatzailearen dokumentazioa, elbarriarekin duen familia lotura frogatzen duena, edo hura zaintzen duela erakusten duena; baita harekin bizi dela ere, hala denean.

5.-Zaindutako ahaideak mugikortasuna urritzen dion elbarritasuna izatea; hori dela eta, honako hauek egiaztatu beharko dira:

a) %33tik goitiko elbarritasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, garraio publiko edo kolektiboa erabiltzeko desgaitasunen bat duela dioena.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

-Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

-Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

-Aulki gurpilduna behar izatea bere joan-etorrietarako.

-Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta.

3. artikulua. Eskatzeko prozesua.

Txartelen eskariak udal bulegoetan eginen dira. Eskabideari bigarren artikuluan zehazten diren egiaztagiriak erantsiko zaizkio, baita bi argazki ere, kolorezkoak eta karnet tamainakoak.

4. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Txartela eskuratzeko aurkezten diren datuak, egiaztagiriak, etab. faltsutzea arau-hauste administratiboa da, baita hura eskuratzea galaraziko luketen datuak ezkutatzea ere.

Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea edo beste baten txartela erabiltzea.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira arau-haustearen erantzuleak.

Arau-hausteak zehatzeko, aldez aurretik zehapen espedientea abiaraziko da eta, haren ebazpena eman aitzin, interesatuei entzunaldia emanen zaie. Espedientea Zehapen Ahalmena gauzatzeko Erregelamenduan xedatzen denari jarraikiz tramitatuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Egun indarrean diren txartelak berritu ahal izateko, ordenantza honetako baldintzak betetzen direla frogatu beharko da.

AZKEN XEDAPENA

Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.

Lapoblacion-Meanon, 2012ko irailaren 14an.-Alkate udalburua, Javier Martínez Fernández de las Heras.

I. ERANSKINA

Aparkatzeko txartelaren eskaera, ezgaitasuna dutenentzat

Baliaezintasun iraunkorra duen gidariaren datuak:

Izena: ............................, NANa: ............., adinez nagusia eta Lapoblación-Meanoko bizilaguna: ....................., karrika: ................................. zenbakia: ......., telefonoa: ............

Honako hau adierazten dut:

Desgaitasun iraunkorra dudala, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Departamentuak jaulkitako ziurtagiriek erakusten duten bezala.

Eskatzen dut:

Desgaitasuna duten pertsonen aparkatzeko txartela emateko.

Aurkeztutako agiriak:

-Zirkulazio baimena.

-Gidabaimenaren fotokopia.

-Desgaitasuna frogatzen duen agiria.

-Karnet neurriko 2 argazki.

Lapoblación-Meanon, .........(e)ko..............aren .....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Baliaezintasun iraunkorra duen pertsonaren datuak:

Izena: .................................., NANa: ............., adinez nagusia eta Lapoblación-Meanoko bizilaguna: ....................., karrika: .............................. zenbakia: ......., telefonoa: ............

Honako hau adierazten dut:

Desgaitasun iraunkorra dudala, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Departamentuak jaulkitako ziurtagiriek erakusten duten bezala.

Eskatzen dut:

Desgaitasuna duten pertsonen aparkatzeko txartela emateko.

Ahaide zaintzailearen datuak:

Izena: ................................, NANa: ............., adinez nagusia eta Lapoblación-Meanoko bizilaguna: ....................., karrika: ............................... zenbakia: ......., telefonoa: ............

Desgaitasuna duenarekiko harremana:

Aurkeztutako agiriak:

-Zirkulazio baimena.

-Gidabaimenaren fotokopia.

-Desgaitasuna frogatzen duen agiria.

-Karnet neurriko 2 argazki.

Lapoblación-Meanon, .........(e)ko..............aren .....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1213590