196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Ordenantza fiskala, Agiriak luzatzeagatik eta hirigintzako txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.
Behin betiko onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2012ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Agiriak luzatzeagatik eta hirigintzako txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Iragarkia 2012ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betikoz onetsi da. Hona hemen haren testua:

Ordenantza fiskala, Agiriak luzatzeagatik
eta hirigintzako txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena

1. artikulua. Oinarria.

Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluaren eta hurrengoen babespean, baita Nafarroako Toki Administazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babespean ere, tasa eta prezio publikoei eta bahiezintasunaren araubideari dagokienez.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Alderdi batek eskaturik, Udal Administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak -5. artikuluan aipatuak- luzatzen dituzten dokumentuak tramitatzeagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

4. artikulua. Subjektu pasiboa.

Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

5. artikulua. Tarifak.

Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

-Ziurtagiriak: 0,30 euro.

-Lurzatien gaineko zedulak 0,30 euro.

-Fotokopiak: 0,15 euro.

-Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak: iragarkien zenbatekoa.

-Hirigintzako jarduketak, partikularrek sustatuak (plan partzialak, birzatiketak, xehetasun azterlanak, urbanizazio proiektuak, hiri unitateak zatitzea etab.): iragarkien zenbatekoa.

-Namainsaren edo EEZBaren txostenak, jardueraren gainekoak, edo gisakoak: txostenen zenbatekoa.

-Ingurumenari buruzko txostenak, kasuan kasuko espedienteak ebazteko behar direnak. txostenen zenbatekoa.

-Prentsako bertzelako argitalpen aginduzkoak: iragarkien zenbatekoa.

6. artikulua. Kudeaketa eta diru-bilketa arauak.

Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

7. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagozkien guztietan, Ordenantza fiskal orokorrari eta indarra duten gainerako xedapenei jarraituko zaie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bakarra.-Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.

Lapoblacion-Meanon, 2012ko irailaren 14an.-Alkate udalburua, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1213588