196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udal hirigintza planaren aldaketa puntuala

Udal honek, 2012ko irailaren 25ean egin aparteko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Hirigintza Planeko Eraikuntza ordenantzaren 41. eta 48. artikuluen aldaketa puntual xehakatua, Goizuetako Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Goizuetan, 2012ko irailaren 28an.-Alkatea, Pablo Miranda Taberna.

Iragarkiaren kodea: L1213723