196. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2296/2012 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena, industria ingeniari lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 10ean emandako 43/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2011ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 28ko 74/2011 Ebazpenaren eta abuztuaren 2ko 138/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ean, eta 2011ko 164.ean, abuztuaren 19an, argitaratuak hurrenez hurren), gai zerrendan zeuden akatsak zuzendu ziren.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 10ean emandako 29/2011 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an.

Irailaren 27ko 31/2011 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2011ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an.

Azkenik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 30ean emandako 1976/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera eman zitzaion.

Hautapen probak bukatu ondoren, epaimahaiak Luis Antonio Martínez Cunchillos jauna eta José Antonio Cuesta Márquez jauna, igoera txandakoak, eta Laura Larraya Irigoyen andrea, Iñaki Ayesa Zubiri jauna eta José Roberto Yoldi Echarren jauna, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena igorri zuen, probak puntuazio handienarekin gainditu eta bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen zirenak baitziren.

Proposamen hori 2012ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an.

Eskatutako agiriak behar den epean aurkeztu eta agiri horiek aztertu ondoren, egiaztatu da José Antonio Cuesta Márquez jaunak ez duela betetzen deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian ezarritako baldintza, hots, industria ingeniariaren titulua edo baliokidea izatea. Hori horrela, ezin da izendatu.

Bestalde, proposatutako gainerako izangaiek eskatu diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu denez, bidezkoa da izendapena egin eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Luis Antonio Martínez Cunchillos jauna, igoera txandakoa, eta Laura Larraya Irigoyen andrea, Iñaki Ayesa Zubiri jauna eta José Roberto Yoldi Echarren jauna, txanda irekikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, industria ingeniarien lanpostuan aritzeko.

2. José Antonio Cuesta Márquez jauna izendatzea ezinezkoa dela zehaztea, ez duelako deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian ezarritako baldintza betetzen, hots, industria ingeniari titulua edo baliokidea izatea.

3. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Luis Antonio Martínez Cunchillos jaunari 8311 lanpostu hutsa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Laura Larraya Irigoyen andreari 2631 lanpostu hutsa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Iñaki Ayesa Zubiri jaunari 7226 lanpostu hutsa, Sustapen Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

José Roberto Yoldi Echarren jaunari 6934 lanpostu hutsa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Izangai izendatuek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña) hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatu epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko eta Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiei, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Gizarte Prestazioen Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko irailaren 10ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1213408