143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1438/2012 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Buñuelgo udal mugapean (Nafarroa) "Ribaforada-Buñuel" eta "Ribaforada-Industrialdea" zirkuitu bikotzeko 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 1347/2012 Ebazpenaren bidez, Buñuelgo udal mugapean (Nafarroa) "Ribaforada-Buñuel" eta "Ribaforada-industrialdea" zirkuitu bikotzeko 13,2 kV-eko linea elektrikoaren proiektua onetsi, instalazioa baimendu, eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Buñuelgo udal mugapean (Nafarroa) "Ribaforada-Buñuel" eta "Ribaforada-Industrialdea" zirkuitu bikotzeko 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoaren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Buñuelgo alkateari edo hark eskuordetutako zinegotziari dei egitea Buñuelgo udaletxean ager daitezen 2012ko abuztuaren 21ean, okupatu aurreko aktak eta, behar izanez gero, behin betikoak ere egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Buñuelgo udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko ekainaren 25ean.–Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Jorge San Miguel Indurain.

Iragarkiaren kodea: F1210063