143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa 2012ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko ekainaren 11ko osoko bilkuran onetsi zen eta 2012ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KONTU-SAILA

DESKRIBAPENA

ZENBATEKOA

1 4323 60103

NA-8407 hiri zeharbidea

222.940,00

1 4323 60104

Salcedo auzoa zolatzea

114.120,00

1 443 62200

Hilerriko inbertsioak

34.750,00

1 447 60101

Ibaietako babesa: Valdearas ibaia bideratzea

51.500,00

1 421 62201

Haurtzaindegiko inbertsioak

25.000,00

GUZTIRA:

448.310,00

FINANTZABIDEA

Diruzaintzako gerakina

448.310,00

Vianan, 2012ko uztailaren 6an.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1210347