143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2012ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2012ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, ezarritako erregelamenduzko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2012ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1210351