143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Noain Elortzibarko Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuetan, Imarkoaingo 5. eremuko U.E. 5.1 exekuzio unitatearen esparruari dagokionez,
Comercial Conauto, S.A.k sustaturik. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2012ko uztailaren 4an egin bilkuran, hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Noain Elortzibarko Udal Plan Orokorreko antolamenduko determinazio xehakatuetan, Imarkoaingo 5. eremuko U.E. 5.1 exekuzio unitatearen esparruari dagokionez, egiteko den aldaketaren testu bategina; Noaingo Udal Plan Orokorreko 5. eremuan (Imarkoainen) dagoen U.E. 5.1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak sustatu du.

2. Erabaki hau jakinaraztea Noaingo Udal Plan Orokorreko 5. eremuan (Imarkoainen) dagoen U.E. 5.1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeari, Iruñerriko Mankomunitateari, Imarkoaingo Kontzejuari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, onetsitako agiriaren eta luzatutako txostenen kopia batekin batera.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatua betetzeko, erabaki hau eta onetsitako aldaketaren arauak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Noain Elortzibarren, 2012ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1210324