143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Legasako Kontzejuko Batzarrak, 2012ko ekainaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Legasan, 2012ko uztailaren 6an.–Burua, Laura Andresena Zubigarai.

Iragarkiaren kodea: L1210358