143. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

UE10: Estatutuen proiektua hasiera batez onetsia

2012/6/29an Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzordeak UE10eko Konpensazio Batzordeko Estatutuen proiektua hasiera batez onetsi zuen, Etxarri Aranazko Udal Planari dagokionez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, 35/2002 Foru Legeak ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Iragarkia oholean eta bi egunkaritan ere argitaratuko da.

Etxarri Aranazen, 2012ko uztailaren 11n.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1210452