26. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2011ko urtarrilaren 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 30ean, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako Francisco Javier Carcavilla Martínez lehen alkateordearen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Ribaforadan, 2011ko urtarrilaren 24an.-Alkate udalburua, Maria Nuria Ruiz Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1101192