100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

189/2011 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2010-2011 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat antolaturiko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten duena.

Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, eta bertan adierazi komenigarria dela Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia argitaratzea, izan ere, abuztuaren 31ko 1070/1990 E.D.an eta Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 12ko EDU/2058/2010 Aginduan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean deialdi hori egitea Hezkuntza Departamentuari dagokio.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2010-2011 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat antolaturiko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskinean ezarritakoarekin bat.

2. Sari horiei dagokien gastua, 1.800 euro gehienez, 2011. urteko gastuen aurrekontuko 425004/42350/2269/321200 kontu-sailari egoztea, 0040001291 espedienteari.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Berrikuntzaren Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 10ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Batxilergoko sari berezietarako deialdia,
2010-2011 ikasturtea

Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin du Foru Komunitatean. Hona hemen.

OINARRIAK

Lehena.-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gehienez ere Batxilergoko lau Sari Berezi emateko deialdia egin du 2010-2011 ikasturterako.

Bigarrena.-Sari Berezi horiek eskuratzeko aukera izan nahi duten ikasleek Batxilergoko edozein modalitatetako bi kurtsoak eginik eta gainditurik eta 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean bukaturik izan beharko dituzte. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2011 Lege Organikoak arauturiko Batxilergoa izanen da betiere.

Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da Batxilergoko edozein modalitatetan egindako bi kurtsoetako kalifikazioen batez bestekoa 8,75 edo handiagoa izatea.

Batez besteko kalifikazioa ateratzeko, Batxilergoko bi kurtsoetan ikasleak ikasgai komunetan, modalitateko berariazkoetan eta aukerakoetan lorturiko kalifikazioak batuko dira.

Hirugarrena.-Aurreko atalean ezarritako baldintza betetzen duten eta Batxilergoko Sari Berezia eskuratu nahi duten ikasleek eskabidea aurkeztuko dute, ikasketa espedientea Bigarren Hezkuntzako zein institututan duten, hartantxe, 2011eko ekainaren 8a baino lehen. Eskabidea II. eranskinari jarraikiz beteko da.

Laugarrena.-Izena emateko epea bukatu eta gero, Bigarren Hezkuntzako institutuetako idazkariek Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura igorriko dituzte, 2011ko irailaren 13a baino lehen, jaso dituzten eskabideak. Eskabideari III. eranskinaren araberako ikasketa ziurtagiria erantsiko diote, behar bezala beteta. Bai eskabideak bai ziurtagiriak telematika bidez igortzen ahalko dira ikastetxetik, Nafarroako Foru Komunitatetko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak ezartzen duen moduan.

Bosgarrena.-Probak ariketa hauek izanen ditu:

a) Testu linguistiko, historiko edo filosofiko baten iruzkina, lehiatzaileak hautatzekoa. D ereduko ikasleek euskarazko testu baten iruzkin linguistikoa eginen dute.

b) Ikasleak ikasi duen atzerriko lehen hizkuntzan idatzitako testu baten iruzkina, eta galdera kultural, linguistiko edo gramatikalei erantzuna ematea hizkuntza horretan.

c) Gai bat garatzea, galderei erantzutea eta ariketa praktikoak egitea ikasleek hautaturiko bi ikasgaietako bakoitzari buruz. Ikasgai horiek izena ematean aukera hauen artetik hautatzen duten modalitatekoak izanen dira (II. eranskina):

1.-Arteen modalitatea:

a) Arte Plastikoen, Diseinuaren eta Irudiaren aukera: Artearen Historia eta Marrazketa Artistikoa.

b) Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren aukera: Musikaren eta Dantzaren Historia eta Musika Analisia.

2.-Zientzien eta Teknologiaren modalitatea:

a) Zientzien eta Ingeniaritzaren aukera: Matematika eta Fisika.

b) Osasun Zientzien aukera: Kimika eta Biologia.

3.-Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:

a) Giza Zientzien aukera: Latina eta Artearen Historia.

b) Gizarte Zientzien aukera: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika eta Geografia.

c) Giza eta Gizarte Zientzien aukera: Latina eta Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika.

Probak 2011ko ekainaren 25ean eginen dira, Iruñeko Navarro Villoslada BHIan.

Ikasleek gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahal dituzte probak, ikasketetan izan duten hizkuntza ereduaren arabera.

Seigarrena.-Ebaluazio Epaimahaia Hezkuntzako ikuskatzaileek eta probetako gaietan espezialistak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek osatuko dute. Epaimahaiburu lanetan Hezkuntzako ikuskatzaile bat arituko da. Ebaluazio Epaimahaiak, orobat, probak prestatzearen ardura izanen du.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak izendatuko ditu mahaikideak, eta bertan buru eta idazkari gisa ariko direnak zehaztuko.

Zazpigarrena.-Ebaluazio Epaimahaiak, ikasleek egindako probak zuzendu ondoren, emaitzen berri ikastetxeei emanen die, eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jarriko ditu emaitzak: http://www.educacion.navarra.es/portal/. Jakinarazpen hori telematika bidez egin daiteke, telematika bidez egiten den eskaeran berariaz eskatzen bada.

Ikasleek erreklamazioa aurkez dezakete, kalifikazioak jendaurrean jarri edo telematika bidez igorri eta biharamunetik hasita hiru egun balioduneko epean.

Zortzigarrena.-Batxilergoko Sari Berezia eskuratzen duten ikasleek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala eta 450 euro jasoko dituzte, baita sari horri dagokion diploma ere, eta horren berri emanen da ikasketa espediente pertsonalean.

Bederatzigarrena.-Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenengo kurtsoa egiteko prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik kentzea.

Hamargarrena.-Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko Sari Berezia erdiesten duten ikasleek Batxilergoko Sari Nazionala eskuratzeko lehian parte hartzen ahal dute.

Hamaikagarrena.-Deialdi honen eta beronen ekintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

2010-2011 ikasturtean Batxilergoko Sari Berezietarako
deialdian parte hartzeko inskripzio orria

Deiturak: ........................................... Izena:

NANa: ....................................... Jaioteguna

Telefonoa:

Helbidea (jakinarazpenetarako):

Herria: ...................................... PK:

Batxilergoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen:

BHI honi atxikia:

Herria: .................................. Telefonoa:

PK: ...........................................

Gurutze batekin adierazi hautaturiko aukera:

1.-Arteen modalitatea:

a) Plastikako aukera: Artearen Historia eta Marrazketa Artistikoa [ ]

b) Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren aukera: Musikaren eta Dantzaren Historia eta Musika Analisia [ ]

2.-Zientzien eta Teknologiaren modalitatea:

a) Zientzien eta Ingeniaritzaren aukera: Matematika eta Fisika [ ]

b) Osasun Zientzien aukera: Kimika eta Biologia [ ]

3.-Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:

a) Giza Zientzien aukera: Latina eta Artearen Historia [ ]

b) Gizarte Zientzien aukera: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika eta Geografia [ ]

c) Giza eta Gizarte Zientzien aukera: Latina eta Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika [ ]

Atzerriko lehen hizkuntza:

Hizkuntza eredua:

Nafarroako Foru Komunitatean, 2010-2011 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko probetan parte hartu nahi du.

 ....................... (e)n, 2011ko ................... aren ........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

PRESTAKUNTZAREN ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

III. ERANSKINA

2010-2011 ikasturtean Batxilergoko Sari Berezietarako
deialdian parte hartzeko ikasketen ziurtagiria

Ikasleak lortutako kalifikazioak.

Bartxilergoko 1. kurtsoa, 2009-2010 ikasturtea. Modalitatea:

Zentroa:

-Ikasgai komunak:

1.-Gorputz Hezkuntza. Kalifikazioa:

2.-Filosofia eta Herritartasuna. Kalifikazioa:

3.-Gaztelania eta Literatura I. Kalifikazioa:

4.-Euskal Hizkuntza eta Literatura I. Kalifikazioa:

5.-Atzerriko Lehen Hizkuntza I (...........). Kalifikazioa:

6.-Mundu Garaikidearen Zientziak. Kalifikazioa:

MODALITATEKO IKASGAIAK

KALIFIKAZIOA

AUKERAKO IKASGAIA

KALIFIKAZIOA

1.

2.

3.

Batxilergoko 2. kurtsoko kalifikazioak, 2010-2011 ikasturtea.

-Ikasgai komunak:

1.-Gaztelania eta Literatura II. Kalifikazioa:

2.-Euskal Hizkuntza eta Literatura II. Kalifikazioa:

3.-Atzerriko Lehen Hizkuntza II (...........). Kalifikazioa:

4.-Espainiako Historia. Kalifikazioa:

5.-Filosofiaren Historia. Kalifikazioa:

MODALITATEKO IKASGAIAK

KALIFIKAZIOA

AUKERAKO IKASGAIA

KALIFIKAZIOA

1.

2.

3.

Izena: ................................................................., honako Bigarren Hezkuntzako Institutu honetako idazkaria: .............................................. Herria: ............................. (Nafarroa).

ZIURTATZEN DU:

..................... ikaslearen datu akademikoak benetakoak direla eta bere ikasketa espedientea institutu honetan dagoela, eta Batxilergoko ikasketak 2010-2011 ikasturtean batez besteko ................. puntuko kalifikazioarekin bukatu dituela; kalifikazioa Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian ezarritakoaren arabera lortu da. Horiek horrela, Sari Bereziak eskuratzeko probetan parte hartzeko baldintzak betetzen ditu.

....................... (e)n, 2011ko ................... aren ........(e)an.

Iragarkiaren kodea: F1108522