100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

133/2011 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Justizia Administrazioko Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako txandaren bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituzten izangaiei Nafarroako Foru Komunitateko esparruan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Hautaproba horien deialdia maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduaren bidez egin zen.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko edo igotzeko hautapen prozesuetarako oinarri komunak ezartzen dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Agindua 2010eko maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Agindu horren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat, honako hau ebatzi da:

Lehena.-Nafarroako Foru Komunitateko esparruan bete gabe dauden lanpostuen zerrenda (I. eranskina) jendaurrean jartzea. Lanpostu horiek Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei eskaintzen zaizkie, deialdia maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduaren bidez eginik.

Bigarrena.-Esparru horretako izangaien destino eskaerak Justizia Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzu Juridiko Administratibora igorriko dira (Iratxeko Monasterioa, 22, 31011 Iruña), hamar egun naturaleko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduan ere igor daitezke. Informaziorako balio dezan, aditzera ematen da 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, argitaratu zela Nafarroako Gobernuko Erregistroko bulegoen eta bulego lagungarrien zerrenda.

Posta bulegoetan aurkezten direnak honako bi modu hauetako baten bidez bidaliko dira:

a) Posta arruntaren bidez; kasu horretan, eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen sartu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

b) Posta ziurtatuaren bidez; kasu horretan, gutun-azal irekian aurkeztu behar dira posta bulegoetan, haietan diharduten postako langileek data eta zigilua ezar diezazkieten, bidali aurretik.

Hirugarrena.-Eskaerak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibide hauen arabera:

Eskabide ereduko zerrendan gehienez ere 23 lanpostu jar daitezke, organoa, herria eta probintzia zehaztuta.

Destinoak hurrenkera honetan esleituko dira:

1. Auzitegi Gorena eta Organo Zentralak.

2. Justiziako Auzitegi Nagusiak.

3. Probintzia Auzitegiak.

4. Fiskaltzak.

5. Lege Medikuntzaren institutuak.

6. Dekanotzak eta guztiendako zerbitzuak.

7. Instrukzioko epaitegiak.

8. Zigor arloko epaitegiak.

9. Espetxeratuen zaintzako epaitegiak.

10. Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

11. Lehen auzialdiko epaitegiak.

12. Merkataritza arloko epaitegiak.

13. Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

14. Lan arloko epaitegiak.

15. Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

16. Adingabeen epaitegiak.

17. Bake epaitegiak.

Laugarrena.-Hautapen ikastaroa eta praktikaldia bukatu eta horien puntuazioa oposizio-lehiaketa faseko puntuazioei batu ondoren, esleipena eginen da, hautapen prozesu guztian lortutako hurrenkeraren arabera.

Bosgarrena.-Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, izangaiek ezin izanen dute beren eskaera aldatu edo baliogabetu.

Seigarrena.-Lanpostuen eskaerarik egin ezean edo eskatutako lanpostu bat ere egokitu ezean, esleitu gabe dauden lanpostuetako bat emanen zaio, eta nahitaez onartu beharko du.

Zazpigarrena.-Esleitutako destinoa nahitaez onartu beharko da, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko hautaprobetan lortutako puntuazio ordenaren arabera.

Zortzigarrena.-Esleitutako destinoak behin betikoak izanen dira, lehiaketa bidez lortutakoen balio berekoak, ondorio guztietarako. Lehiaketan ezin izanen dute parte hartu behin betiko destinoa esleitzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko 2. lerroaldean xedatutakoa hartuko da kontuan.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 13an.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

I. ERANSKINA

Barne igoerako tramitazioan hutsik gelditu direnak

Nafarroako Foru Komunitatea

LANPOSTUA

HERRIA

PROBINTZIA

LANPOSTU HUTSEN KOPURUA

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

IRUÑA

NAFARROA

1

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

4

LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

2

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

3

ZIGOR-ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

1

ZIGOR-ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

3

ZIGOR-ARLOKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

2

INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

2

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

2

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

1

II. ERANSKINA

Justizia Administrazioko Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Ebazpenaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten izangaien destino eskaera. Barne igoerako txanda

IFZ: ......................................... LEHEN DEITURA: ..................................................................

BIGARREN DEITURA: ............................................................................................................

IZENA: .....................................................................................................................................

Hautapen prozesuko ordena zenbakia

Harremanetarako telefonoa:

Hautaprobak zer lurralde esparrutan egin zituen:

Destinoa, lehenespen ordenaren arabera (lanpostuen deialdia ikusi):

LANTOKIA

ORDENA ZK.

ORGANOA

HERRIA

PROBINTZIA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

.................(e)n, 2011ko .............aren ..............(e)an.

F1108788

Iragarkiaren kodea: F1108788