100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan Berezia, Uharte Arakil karrikako 11,
13 eta 15 zenbakietan igogailua paratzeko.
Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko maiatzaren 10ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 10-MAY-11 (11/UV).

"Oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia ikusirik, eta udal arkitektoaren 2011ko apirilaren 18ko txostenekin bat, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarriari jarraikiz, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Plan Berezia, igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko Uharte Arakil karrikako 11, 13 eta 15 zenbakietan, jabeen elkarteak sustatu duena.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."

Iruñean, 2011ko maiatzaren 17an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1108915