100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Orkoiengo S-13 sektorea (San Bartolome) birzatitzeko proiektua, konpentsazio batzordeak aurkeztua. Behin-behineko onespena, administrazio isiltasun positiboaren bidez

Orkoiengo S-13 sektorea (San Bartolome) birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena 2010eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, baita egun hartan jendaurrean jarri ere.

Jendaurrean egoteko aldia bukatu eta bi hilabeteko epea iraganik, S-13 sektorea (San Bartolome) birzatitzeko proiektua behin betiko onetsitzat jo da, 35/2002 Foru Legearen 74.1.c, 76 eta 151.1 artikuluei jarraikiz.

Aurreko legearen arabera, bidezko da jendaurrean jartzeko eta jakinarazteko baldintzak betetzea.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 2an.-S-13 sektorea (San Bartolome) Konpentsazio Batzordeko presidentea, Gabriel Gómez Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1109159