2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa xehakatua, katastroko S-3 sektoreko 1561,
1562 eta 1563. lurzatietan (Z-2 eremua, 21-C, 23
eta 23-A zenbakiak, Etxauriko errepidea)
Orkoiengo Udalak 2011ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, katastroko 1561, 1562 eta 1563. lurzatiei dagokiena, Udalak berak sustatua eta Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestaturiko agiriari jarraikiz.
Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.
Orkoienen, 2011ko maiatzaren 17an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Eranskina
Onetsitako aldaketa
S-3 sektorea, San Jose auzoa, Z-2 eremua, hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuetako fitxan, B.7 atalean.-Etxebizitza kopurua, gehienez, hona hemen aldaketa: "Egungoak. 1561, 1562 eta 1563. lurzatien kasuan, gehieneko etxebitza kopurua izanen da lurzatiko 400 m² bakoitzeko etxebizitza bat eragiketa aplikatzetik datorrena, baina gehienez ere hiru etxebizitza egin daitezke, guztira."
Iragarkiaren kodea: L1108918