100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Animalia arriskutsuen eta bestelakoen ordenantza.
Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2011ko maiatzaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Betelun, 2011ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1108810