100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko VI. sektoreko (San Martin Unx) lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, apirilaren 27ko 540/2011 Ebazpenaren bidez, xedatu du Nafarroako Ubidearen VI. sektoreko (San Martin Unx) lurzati berrantolamenduan interesa dutenei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Eremu horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda San Martin Unxeko udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezkapen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura konpentsatzea edo, hori ezinezkoa ez bada, diruzko kalte-ordaina ematea, kasuan-kasuan.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 5ean.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1108835