100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

192/2011 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, Larragoa eta Lizarra artean (NA-12) erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren aldaketa jendaurrean jartzen duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak maiatzaren 22an emandako 1605/1995 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Larragoa eta Lizarra artean (NA-12) erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa arautzen duten oinarrien agiria (espediente zk.: 12), eta kontzesio hori esleitu zitzaion Automóviles Urederra, S.L. enpresari. Kontzesio horren epea 2012ko maiatzaren 7an amaituko da.

Ameskoabarreneko, Eulateko, Aranaratxeko eta Larragoako biztanleek Lizarrara edo udalerri horien artean mugitzeko dituzten beharrizanei behar bezala erantzuteko asmoz, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak eta Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak kontzesio horren aldaketa proposatzen duen txostena aurkeztu dute, herri horietako udalek egindako eskaerari erantzuteko.

Egun dagoen zerbitzuak bi bidaia ditu Larragoatik Lizarrara artean: astelehenetik laneguna den larunbatera, 7:15ean eta 14:00etan; era berean, beste bi bidaia ditu Lizarratik Larragoara artean: astelehenetik laneguna den larunbatera 10:30ean (ostegunetan eta merkatu egunetan 12:00etan) eta 19:00etan.

Proposaturiko aldaketak bidaia berria gehituko du ostegunetan Larragoatik Lizarra artean, eskariaren arabera, eta zerbitzua emanen die Artatzari, Gollaori, Bakedaori, Barindaori eta Ekalari, egun garraio publiko erregularreko zerbitzurik ez dutela. Horrez gain, beste bidaia bat ezarriko du astelehenetan Larragoaren, Aranaratxeren, Eulateren eta Ameskoabarrenen artean, eskariaren arabera, eta lehendik dauden zerbitzuen zenbait ordu aldatuko ditu.

Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak eta Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak zirkulazio berri horiek Larragoaren eta Lizarraren arteko (NA-12 errepidea) kontzesiora gehitzea proposatu dute, uste baitute, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 80. artikuluak eskatu bezala, ez dutela ustiapen errentagarria osatzeko behar bezalako garrantzirik, lehendik dauden zerbitzuekiko bateragarritasunak debekatzeari buruzko arauak errespetatuta.

Bi zerbitzuek kontzesioa aldatzeko espedientea egin dute. Espediente hori jendaurrean jarri behar da, Lurreko Garraioen Antolaketari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak martxoaren 1eko 230/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak eta Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak proposatu dutenarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Hamabost egun balioduneko epean Larragoa eta Lizarra artean (NA-12) erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren aldaketa jendaurrean jartzea, ebazpen honen eranskinean adierazi bezala. Horretarako, espedientea Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1 - 2.a, Iruña) izanen da aztergai. Epe horretan interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, idatziz.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari eta Automóviles Urederra, S.L. enpresari jakinaraztea.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 10ean.-Garraioetako zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

ERANSKINA

Larragoa eta Lizarra artean (NA-12) erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa arautzen duten oinarrien agiriaren aldaketa, zirkulazioak gehitzea eta Ameskoabarrenerako, Eulaterako, Aranaratxerako eta Larragoarako zerbitzuen orduak aldatzea dakarrena. Kontzesio horretan aldaturiko baldintzak honakoak izanen dira:

2. Ibilbideak eta zirkulazioak.

A1) Larragoa-Lizarra.

-Ibilbidea: NA-7130, NA-718 eta NA-132-A. Itzulera: berdin.

-Bete beharreko zirkulazioa: Larragoa - Aranaratxe - Eulate - Ekalako bidegurutzea - San Martín - Zudairi - Barindaoko bidegurutzea - Bakedaoko bidegurutzea - Artabia - Amillaoko bidegurutzea - Larrion - Eultzeko bidegurutzea - Eraulgo bidegurutzea - Lizarra. Itzulera: berdin.

A2) Lizarra-Larragoa, eskariaren araberako zerbitzua.

-Ibilbidea: NA-178 eta NA-7131, Barindaoraino; NA-7131, NA-178, NA-7187 eta NA-7186, Artatzaraino; NA-7186, NA-7187 eta NA-7188, Gollaoraino; NA-7188 eta NA-7187, Bakedaoraino; NA-7187, NA-718, NA-7130 eta NA-7181, Ekalaraino; eta NA-7181 eta NA-7130, Larragoaraino.

-Bete beharreko zirkulazioak: Lizarra - Barindao (eskariaren arabera) - Artatza (eskariaren arabera) - Gollao (eskariaren arabera) - Bakedao (eskariaren arabera) - Zudairi - San Martín - Ekala (eskariaren arabera) - Eulate - Aranaratxe - Larragoa.

A3) Larragoa-Lizarra, eskariaren arabera, Allin gabe.

-Ibilbideak: NA-7130 eta NA-7181, Ekalaraino; NA-7181, NA-7130, NA-718 eta NA-7187, Bakedaoraino; NA-7187 eta NA-7188, Gollaoraino; NA-7188, NA-7187 eta NA-7186, Artatzaraino; NA-7186, NA-7187, NA-718 eta NA-7131 Barindaoraino; eta NA-7131, NA-178 eta NA-132-A, Lizarraraino.

-Eskariaren arabera bete beharreko zirkulazioak: Larragoa - Aranaratxe - Eulate - Ekala - San Martín - Zudairi - Artatza - Gollao - Bakedao - Barindao - Lizarra.

B) Ameskoabarrena - Larragoa - Aranaratxe - Eulate, eskariaren arabera.

-Ibilbideak: NA-7186, NA-7187 eta NA-7188, Gollaoraino; NA-7188 eta NA-7187, Bakedaoraino; NA-7187, NA-718 eta NA-7131, Barindaoraino; NA-7131, NA-718, NA-7130 eta NA-7181, Ekalaraino; NA-7181 eta NA-7130, Larragoaraino; eta NA-7130, Eulateraino.

-Eskariaren arabera bete beharreko zirkulazioak: Artatza - Gollao - Bakedao - Barindao - Zudairi - San Martín - Ekala - Eulate - Larragoa - Aranaratxe - Eulate. Itzulera: berdin.

3. Geralekuak.

3.1. Geralekuen kokapena:

-Larragoa: udaletxearen ondoan.

-Aranaratxe: pilotalekuaren ondoan.

-Eulate: (2) pilotalekuaren ondoan eta markesinan.

-Ekala: herriaren goialdeko plazan.

-San Martín: pilotalekuaren ondoko errepidean.

-Zudairi: (2) udaletxearen ondoko errepidean eta goialdeko markesinan.

-Barindaoko Benta: markesinan.

-Barindao: jatetxearen ondoko plazan.

-Bakedao: pilotalekuan.

-Gollao: plazan.

-Artatza: Kontzejuaren eta ludotekaren ondoko plazan.

-Artabia: zerrategian.

-Amillao: bidegurutzean.

-Larrion: jatetxearen aurrean.

-Eultz: bidegurutzean.

-Eraul: bidegurutzean.

-Lizarra (2): ospitalearen bidegurutzean eta geltokian.

3.2. Ibilbidearen araberako geralekuak.

-A 1) ibilbidearen geralekuak: Larragoa - Aranaratxe - Eulate (2) - Ekalako bidegurutzea - San Martín - Zudairi (2) - Barindaoko bidegurutzea - Bakedaoko bidegurutzea - Artabia - Amillaoko bidegurutzea - Larrion - Eultzeko bidegurutzea - Eraulgo bidegurutzea - Lizarra (2). Itzulera: berdin.

-A 2) ibilbidearen geralekuak: Lizarra (2) - Barindao (eskariaren arabera) - Artatza (eskariaren arabera) - Gollao (eskariaren arabera) - Bakedao (eskariaren arabera) - Zudairi (2) - San Martín - Ekala (eskariaren arabera) - Eulate (2) - Aranaratxe - Larragoa.

-A 3) ibilbidearen geralekuak: Larragoa - Aranaratxe - Eulate (2) - Ekala - San Martín - Zudairi (2) - Bakedao - Gollao - Artatza - Barindao - Lizarra (2).

-B) ibilbidearen eskariaren araberako geralekuak: Artatza - Gollao - Bakedao - Barindao - Zudairi (2) - San Martín - Ekala - Eulate (2) - Larragoa - Aranaratxe - Eulate - Zudairi. Itzulera: berdin.

4. Egutegia, bidaiak eta ordutegia.

A 1) ibilbidea: Larragoa-Lizarra.

-Astelehenetik laneguna den larunbatera: Larragoatik 7:15ean eta 14:00etan (asteazkenetan 15:30ean).

-Lizarratiko itzulera: Lizarratik astelehen, astearte, asteazken, ostiral eta laneguna den larunbatean 12:30ean, eta astelehenetik laneguna den larunbatera, 19:00etan.

A 2) ibilbidea: Lizarra-Larragoa, eskariaren araberako zerbitzua.

-Laneguna den osteguna: Laneguna den ostegunean Lizarratik 12:30ean.

A 3) ibilbidea: Larragoa-Lizarra, eskariaren arabera, Allin gabe.

-Laneguna den astelehena: Laneguna den astelehenean Larragoatik 9:40an.

B) ibilbidea: Ameskoabarrena - Larragoa - Aranaratxe - Eulate, eskariaren arabera.

-Laneguna den osteguna: Artatzatik 9:30ean.

11. Diru konpentsazioa.

Aplikatutako tarifak hobariak ekartzen dizkie erabiltzaileei, eta, hala, ez dira estaltzen ohiko ekoizpeneko eta antolaketako egiazko kostu guztiak. Beraz, ez da bermatzen zerbitzuen oreka ekonomikoa. Horregatik, diru konpentsazioko araubide berezia ezarriko da, kontuan harturik zer alde dagoen oreka hori bermatuko lukeen tarifaren eta egiatan aplikatzen denaren artean. Horrela, izanen dituen diru-sarrera txikiagoengatik ordainduko zaio enpresa kontzesiodunari, arau hauei jarraituz:

-Diru konpentsazioaren kalkulua:

2011. urte osorako, kontzesiodunari 10.873,64 euro ordainduko zaizkio.

Zerbitzuen funtzionamendua urtebetetik beherakoa bada, horren araberako konpentsazioa ordainduko da, aintzat harturik ebazpen honen bidez onetsitako zerbitzuek zenbat denboraz jardun duten egiaz.

Aldaketaren epea luzatzen bada, 2012ko eta hurrengo urteetako konpentsazioa aurreko urtekoa izanen da, Nafarroako urteko kontsumo-prezioen indizearen (KPI) arabera eguneratua eta "Bidaiari kopururaren konpromisoa" izeneko 12. idatz-zatian ezarritako bidaiarien gehikuntzari dagozkion diru-sarrerekin murriztua; diru-sarrera horiek urtero eguneratzen dira, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak onesten duen hiriarteko garraioko tarifen gehikuntzaren arabera.

12. Bidaiari kopururaren konpromisoa.

Enpresa kontzesiodunak igarobidean 520 bidaiari gehiago egoteko konpromisoa hartu du, 2011 osoan.

2011rako zein hurrengo urteetarako zerbitzu berritik ondorioztatutako bidaiarien benetako gehikuntza kalkulatzeko, ebazpen honek duen aldaketa luzatzen bada, gehikuntzatzat joko dira A 3 eta B ibilbideetan garraiatutako bidaiariak.

Zerbitzua urte naturaletik beherakoa bada, aipatutako bidaiari kopurua horren arabera jaitsiko da.

Ebazpen honek duen aldaketa luzatzen bada, luzapen horretan zehaztuko da luzatzen den aldian zenbat bidaiari gehiago garraiatzeko konpromisoa hartzen den.

13. Epea.

2011ko abenduaren 31 arte izanen dute indarra oinarrien agiri honetan zerbitzua emateko ezarri diren baldintzek.

Hala eta guztiz ere, urtebeteko aldietan luzatzen ahalko da, indarraldia amaitu aurreko hiru hilabete lehenago alderdietako edozeinek horren amaiera iragarri ezean. Luzapen horiek, betiere, amaituko dira Larragoa eta Lizarra artean (NA-12) erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregular finkoan aritzeko kontzesioa bukatzean.

Luzapen hori Larragoa eta Lizarra artean (NA-12) erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren aldaketa finantzatzeko sistema ezartzeko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, Larragoako, Aranaratxeko, Eulateko eta Ameskoabarreneko Udalek eta Automóviles Urederra, S.L. enpresak sinatu beharreko hitzarmena sinatzen duten udalen aurrekontuetan behar besteko gordailua egotearen mende egonen da.

Alderdiren batek lerroaldearen lehen paragrafoan aipatu bezala amaiera eman nahi duela adierazten badu, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eskatuz gero, kontzesiodunak luzatu eginen du zerbitzu egitea eta luzatu eginen dira, era berean, ebazpen honetako konpromiso ekonomikoak, harik eta ebazpen honetan azaltzen den garraio zerbitzua hurrengo urteetan zein modutan eginen den zehaztu arte. Luzapen hori lau hilabetekoa izanen da gehienez.

14. Pizgarriak eta zehapenak.

Garraiatzen diren bidaiariak gehiago badira konpromisoan hartutakoak baino:

Bidaiariak %10 bitarte gehitzen badira, enpresarentzat izanen da soberako diru-bilketaren %50, nahi bezala erabiltzeko, eta beste %50ekin murriztuko da dagokion ekitaldiko likidazioan aurreikusitako diru konpentsazioa.

Bidaiariak %10etik gora gehitzen badira, enpresarentzat izanen da soberako diru-bilketaren herena, eta gainerakoarekin murriztu eginen da dagokion diru konpentsazioa.

Baldin eta, kontzesioaren ibilbideak ustiatzean, diru-sarrerarik baldin bada publizitatearengatik edo antzekoengatik, zenbatekoaren %50 enpresarentzat izanen da, nahi bezala erabiltzeko, eta beste %50ekin murriztu eginen da dagokion ekitaldiko likidazioan aurreikusitako diru konpentsazioa.

Bidaiari gutxiago garraiatzen badira konpromisoan hartutakoak baino, "Bidaiari kopuruaren konpromisoa" izeneko 12. atalaren araberakoa izanen da diru konpentsazioa. Enpresa kontzesiodunak bere gain hartuko du txartelengatik izaniko diru-bilketaren murrizketa.

15. Pagatzeko modua.

Lau ordainketa eginen dira, kontura, hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilabetearen lehenbiziko hamabostaldian. Ordainketa bakoitzean urte osorako aurreikusitako diru-ordainaren laurdena ordainduko da.

Noiz eta hurrengo ekitaldiko lehenbiziko hiruhilekoko ordainketa egitean gauzatuko da urteko diru konpentsazioaren azken likidazioa. Horretarako, aldez aurretik, enpresa kontzesiodunak hauen inguruko datuak aurkeztu behar ditu: bidaiari kopurua, diru-bilketa eta ustiapenaren gainerako emaitzak. Orobat, aldez aurretik zerbitzuaren urteko balorazioa eginen da eta urteko kontzesioaren diru-sarrera guztiak kontuan hartuko dira, barne direla beste diru-sarrera batzuk eta beste diru-laguntza batzuei dagozkienak.

Iragarkiaren kodea: F1108517