100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" behin betiko onesten duena, eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren apirilaren 27ko 31/2010 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko aldia ebatzi zen, eta hura behin betiko onetsi.

Proiektu horrek, aurrekontuan, gutxi gorabeherako zenbateko bat zuen Zangozako errepidea hobetzeko, baina ez zuen eraikuntza proiektua garatzen; zehazteko gelditzen zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren martxoaren 8ko 20/2011 Foru Agiduaren bidez, "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen.

Eraikuntza lanak egitea "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasuneko jarduketa: herri lanen kontzesioa A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko" kontratuaren barruan dago.

Jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu dira:

1. alegazioa.-Juan Ignacio Oyaga Ozcoidi jauna.

a) Errepidetik LI-24 finkara (2. poligonoa, 37D lurzatia) zuzenean sartzeko aukera eskatu du, eta onartu ezkerrera egiteko debekua.

b) LI-28 (2. poligonoa, 26A lurzatia) eta LI-28.1 (2. poligonoa, 26B lurzatia) finkak osorik desjabetzeko eskatu du.

Erantzuna:

a) Eskatutakoa onartu da, honako baldintza hauekin:

-Sarbide hori erabiliko da, baldin eta ezinezkoa bada neguan Ledeako biribilgunetik doan bideko sarbidea erabiltzea.

-Dagoen sarbidean, ezkerrera egitea debeku dela adierazten duen seinalea paratuko da; Iruñerantz abiatzeko, itzulbidea egin beharko da, Zangozako industrialdeko biribilgunean.

b) Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan ezarritako baldintzek eragiten ez dutenez, ez da alegatutakoa onartu. Dena dela, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta prezio zuzenean sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina, halakorik balitz, edo gainerakoaren balioa.

2. alegazioa.-Trinidad Pérez de Obanos Liso andrea.

LI-15 (2. poligonoa, 68 B lurzatia) eta LI-15.1 (2. poligonoa, 68 A lurzatia) finkak osorik desjabetzeko eskatu du.

Erantzuna:

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan ezarritako baldintzek eragiten ez dutenez, ez da alegatutakoa onartu. Dena dela, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta prezio zuzenean sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina, halakorik balitz, edo gainerakoaren balioa.

3. alegazioa.-Pedro Pablo Pascual Barber jauna, María Teresa Pascual Barber andrea, eta Barber-Cárcamo eta Barber-del Río familiak.

a) LI-06 (2. poligonoa, 223. lurzatia) finka osorik desjabetzeko eskatu dute.

b) LI-07 (2. poligonoa, 160. lurzatia) finka osorik desjabetzeko eskatu dute.

c) LI-23 (2. poligonoa, 39. lurzatia) finka osorik desjabetzeko eskatu dute.

d) LI-27 (2. poligonoa, 31. lurzatia) finkaren egungo sarbideak eta mugak errespeta daitezela eskatu dute.

Erantzuna:

a) Eraikuntza proiektuak lurzati hori osorik okupatzea aurreikusten du dagoeneko, egindako eskaera alde batera utzita; beraz, alegatutakoa onartu da.

b) Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan ezarritako baldintzek eragiten ez dutenez, ez da alegatutakoa onartu. Dena dela, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta prezio zuzenean sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina, halakorik balitz, edo gainerakoaren balioa.

c) Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan aurreikusitako baldintzek eragiten ez dutenez, ez da onartu lurzatia osorik desjabetzea; bai ordea, ipar-ekialdean dagoen gainerako zatia desjabetzea. Horretaz gainera, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

d) Alegatutakoa onartu da. Ez sarbideek ez mugek ez dute aldaketa handirik izanen.

4. alegazioa.-Pedro Pablo Pascual Barber jauna eta María Teresa Pascual Barber andrea.

LI-17 (2. poligonoa, 55 B lurzatia) eta LI-17.1 (2. poligonoa, 55 A lurzatia) finkak osorik desjabetzeko eskatu dute.

Erantzuna:

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan ezarritako baldintzek eragiten dutenez, onartu da alegatutakoa.

5. alegazioa.-Ledeako Udala.

a) Proiektuaren 2. zatia ez burutzeko eskatu du.

b) Eskatu du, 2. zatia gauzatzekotan, trazadura eskuin aldera mugitzea.

c) Ezker aldetik oinezkoentzako bide bat gauzatzeko eskatu du, Zangozako biderako sarbidea bermatzeko.

Erantzuna:

a) Ez da onartu alegatutakoa. Eraikuntza proiektu honen jarduketek Zangozako Udalak aurkeztutako alegazioari (28.a) emandako erantzunaren zati dira; alegazio hori, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko aldia ebatzi zuen eta hura behin betiko onetsi zuen apirilaren 27ko 31/2010 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

b) Ez da onartu alegatutakoa. Teknikoki ezinezkoa da trazadura eskuin aldera mugitzea.

c) Alegatutakoa onartu da. Eskatutako oinezkoentzako bidea eginen da.

6. alegazioa.-Francisco Javier Latorre Mendive jauna.

a) LI-25 (2. poligonoa, 35 A lurzatia) eta LI-25.1 (2. poligonoa, 35 B lurzatia) finkak hiri lurzoru finkatu gisa kalifikatzeko eta horren araberako balorazioa egiteko eskatu du.

b) Ukitutako landaresi eta zuhaiztia berriro jartzeko eskatu du (zuten neurria eta adina gordez).

c) Egungo errepidetik markatutako eraikuntza lerroa (25 m) errespetatzeko eskatu du.

d) Ostatuko aparkalekurako sarbideak diseinatzeko eskatu du.

Erantzuna:

a) Alegatutakoa onartu da. Ledeako hiri planeamenduaren arabera, LI-25 eta LI-25.1 (2. poligonoko 35 A eta B lurzatiak) finkak hiri lurzoru gisa daude sailkatuta, eta U-19ren hirugarren erabilerarako bizitegi lurzoru gisa kalifikatuta. Horien balorazioari dagokionez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta prezio zuzenean sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina, halakorik balitz, edo gainerakoaren balioa.

b) Obrak ukitutako zuhaiztia eta landaresia berriro jarriko dira, teknikoki onargarri diren baldintzetan eta lehendik daudenen antzera.

c) Onartu egin da alegatutakoa. U-19 unitatearen Xehetasun azterlanean aurreikusitako eraikuntza lerroa errespetatuko da; azterlana Ledeako Udalak onetsi zuen behin betiko 2009ko otsailaren 5ean, eta 2009ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean.

d) Ez da onartu alegatutakoa. Sarbideek egun dituzten antzeko baldintzak izanen dituzte.

Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrenda eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.

Proiektuan Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako determinazioak jaso dira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldeko txostena bada.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren txostenarekin eta proposamenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" jendaurrean jartzeko epea ebaztea, azalpen zatiari jarraikiz.

2. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" behin betiko onestea.

3. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.

4. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, banakako zitazioaren bidez, 2011ko ekainaren 9an eta 10ean Ledeako Udalean ager daitezen, okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupatzekoak, egiteko.

5. Titularrei adieraztea ekitaldira beraiek joan beharko dutela, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali beharko dutela, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.), eta, egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzaketela, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuko web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako bitara bidaltzea.

7. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa galarazi gabe, foru agindu honek administrazio bidea amaitzen du administrazio publikoentzat. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

8. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetze Atala), Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Ledeako Udalari, eta LI-23, LI-24 eta LI-31 finken jabeei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 10ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

Zangozako sarbideak hobetzea

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza Behin betiko okupazioak Jabari publikoa.

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA DESJ.

KATASTROA

Pol.

Lurz.

Lur mota

LEDEAKO UDAL MUGAPEA

LI-1

Urzainqui Mina, José Javier

Pio XII.aren etorbidea, 1-I, 9. B, 31002 (Iruña)

Urzainqui Mina, M.ª Concepción

Basagoiti etorbidea, 32, 48000 (Getxo)

Urzainqui Mina, José

Machu Pichu kalea, 24-7, 6. ezk., 28000 (Madril)

Urzainqui Mina, M.ª Victoria

Vadoluengoko monasterioaren kalea, 2-7. A, 31008 (Iruña)

Urzainqui Mina, Tomás

Oliveto kondearen etorb., 2-7. I 31002 (Iruña)

1.427

2

171

Larrea

LI-2

García Leoz, Isidoro

Iratxeko Monasterioaren kalea, 21-3. D 31011 (Iruña)

1028

2

170

Larrea

LI-3

Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.)

San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña)

433

2

168

Larrea

LI-4

Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.)

San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña)

141

2

169

Larrea

LI-5

Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.)

San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña)

71

2

221

Larrea

LI-6

Barber Zapata, Francisco Javier

Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea)

237

2

223

Eraik. hondakina

LI-7

Barber Zapata, Francisco Javier

Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea)

1.235

2

160

Lehorreko alorra

LI-8

Areso Sagüés, Fermín M.ª

Santa Marúa kalea, 8, 31487 (Ledea)

1.372

2

157

Larrea

LI-9

Goyeneche Echeverri, Alfredo

Yagüe jenerala etorbidea, 5-3. A, 09000 (Burgos)

Goyeneche Echeverri, M. ª Cruz

Nuestra Sra. de la Asunción kalea, 26, 31487 (Ledea)

Goyeneche Echeverri, Pedro Luis

Ustarrotz kalea, 29-4. B, 31014 (Iruña)

Goyeneche Echeverri, Sebastián

Concepción zehark., 26-2. B (Bilbo)

176

2

158B

Larrea

LI-9.1

Goyeneche Echeverri, Alfredo

Yagüe jenerala etorbidea, 5-3. A, 09000 (Burgos)

Goyeneche Echeverri, M. ª Cruz

Nuestra Sra. de la Asunción kalea, 26, 31487 (Ledea)

Goyeneche Echeverri, Pedro Luis

Ustarrotz kalea, 29-4. B, 31014 (Iruña)

Goyeneche Echeverri, Sebastián

Concepción zehark., 26-2. B (Bilbo)

382

158A

Olibadia

LI-10

García Leoz, Félix

Goiko auzoa 31487 (Ledea)

1.903

2

155A

Larrea

LI-10.1

García Leoz, Félix

Goiko auzoa 31487 (Ledea)

644

2

155B

Olibadia

LI-10.2

García Leoz, Félix

Goiko auzoa 31487 (Ledea)

75

2

155C

Olibadia

LI-11

Ledeako Udalaren herrilurrak

Escuelas kalea, 2, 31487 (Ledea)

2.545

2

211A

Pinudia

LI-11.1

Ledeako Udalaren herrilurrak

Escuelas kalea, 2, 31487 (Ledea)

1.194

2

211D

Larrea

LI-12

Guembe Larrañeta, Josefina

Jaca kalea, 4, 31487 (Ledea)

300

2

75

Mahastia

LI-13

Iroz, Goyena, María Dolores

Santa María kalea, 9, 31487 (Ledea)

111

2

70B

Larrea

LI-13.1

Iroz, Goyena, María Dolores

Santa María kalea, 9, 31487 (Ledea)

235

2

70A

Elkorra

LI-14

Goyeneche Arizcuren, Martina

Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea)

32

2

69C

Larrea

LI-14.1

Goyeneche Arizcuren, Martina

Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea)

463

2

69A

Lehorreko alorra

LI-15

Pérez de Obanos Liso, Trinidad

Miguel Oyaga kalea, 3, 31487 (Ledea)

1.368

2

68B

Larrea

LI-15.1

Pérez de Obanos Liso, Trinidad

Miguel Oyaga kalea, 3, 31487 (Ledea)

1.297

2

68A

Lehorreko alorra

LI-16

Arina Pena, Francisca

Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea)

317

2

57B

Lehorreko alorra

LI-16.1

Arina Pena, Francisca

Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea)

2.586

2

57A

Larrea

LI-17

Pascual Barber, María Teresa

Núcleo Santa Justa kalea, 3-2 A, 41000 (Sevilla)

206

2

55B

Larrea

LI-17.1

Pascual Barber, Pedro Pablo

Pío Loperena plaza, 14-3. D, 31600 (Burlata)

1.938

2

55A

Lehorreko alorra

LI-18

Unanua Mezquíriz, Jesusa

Huarte doktorearen kalea, 1-1. D 31003 (Iruña)

397

2

52

Larrea

LI-19

García Recalde, Marcelino

Goiko auzoa, 6, 31487 (Ledea)

302

2

51A

Lehorreko alorra

LI-20

Laquidain Rebolé, Martín

Goiko auzoa, 7, 31487 (Ledea)

34

2

53

Larrea

LI-21

Latorre Mendive, Francisco Javier

José Daniel y Miguel María

Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea)

865

2

46A

Lehorreko alorra

LI-21.1

Latorre Mendive, Francisco Javier

José Daniel eta Miguel María

Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea)

693

2

46B

Larrea

LI-22

Ardanaz Gastón, Francisco Javier

Iparraldea kalea, 18, 31154 (Añorbe)

Ardanaz Gastón, José Carlos

Iturzaharra kalea, 31154 (Añorbe)

56

2

45B

Larrea

LI-23

Barber Zapata, Francisco Javier

Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea)

2261

2

39

Larrea

LI-24

Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio

Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea)

601

2

37D

Larrea

LI-25

Latorre Mendive, Francisco Javier

José Daniel eta Miguel María

Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea)

1.095

2

35A

Lorategi lurzorua

LI-25.1

Latorre Mendive, Francisco Javier

José Daniel eta Miguel María

Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea)

73

2

35B

Zoladura lurzorua

LI-27

Barber Zapata, Francisco Javier

Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea)

1.598

2

31

Larrea

LI-28

Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio

Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea)

2.128

2

26A

Lehorreko alorra

LI-28.1

Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio

Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea)

64

2

26B

Larrea

LI-29

Leoz Iroz, José Miguel

Miguel Oyaga kalea, 3, 31487 (Ledea)

1.034

2

24A

Lehorreko alorra

LI-30

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

114

2

56A

Mahastia

LI-31

Areso Sagüés, Fermín María

Santa María kalea, 4, 31487 (Ledea)

123

2

38

Larrea

F1108393

Iragarkiaren kodea: F1108393