1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
31/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" behin betiko onesten duena, eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren apirilaren 27ko 31/2010 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko aldia ebatzi zen, eta hura behin betiko onetsi.
Proiektu horrek, aurrekontuan, gutxi gorabeherako zenbateko bat zuen Zangozako errepidea hobetzeko, baina ez zuen eraikuntza proiektua garatzen; zehazteko gelditzen zen.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren martxoaren 8ko 20/2011 Foru Agiduaren bidez, "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen.
Eraikuntza lanak egitea "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasuneko jarduketa: herri lanen kontzesioa A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko" kontratuaren barruan dago.
Jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu dira:
1. alegazioa.-Juan Ignacio Oyaga Ozcoidi jauna.
a) Errepidetik LI-24 finkara (2. poligonoa, 37D lurzatia) zuzenean sartzeko aukera eskatu du, eta onartu ezkerrera egiteko debekua.
b) LI-28 (2. poligonoa, 26A lurzatia) eta LI-28.1 (2. poligonoa, 26B lurzatia) finkak osorik desjabetzeko eskatu du.
Erantzuna:
a) Eskatutakoa onartu da, honako baldintza hauekin:
-Sarbide hori erabiliko da, baldin eta ezinezkoa bada neguan Ledeako biribilgunetik doan bideko sarbidea erabiltzea.
-Dagoen sarbidean, ezkerrera egitea debeku dela adierazten duen seinalea paratuko da; Iruñerantz abiatzeko, itzulbidea egin beharko da, Zangozako industrialdeko biribilgunean.
b) Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan ezarritako baldintzek eragiten ez dutenez, ez da alegatutakoa onartu. Dena dela, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta prezio zuzenean sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina, halakorik balitz, edo gainerakoaren balioa.
2. alegazioa.-Trinidad Pérez de Obanos Liso andrea.
LI-15 (2. poligonoa, 68 B lurzatia) eta LI-15.1 (2. poligonoa, 68 A lurzatia) finkak osorik desjabetzeko eskatu du.
Erantzuna:
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan ezarritako baldintzek eragiten ez dutenez, ez da alegatutakoa onartu. Dena dela, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta prezio zuzenean sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina, halakorik balitz, edo gainerakoaren balioa.
3. alegazioa.-Pedro Pablo Pascual Barber jauna, María Teresa Pascual Barber andrea, eta Barber-Cárcamo eta Barber-del Río familiak.
a) LI-06 (2. poligonoa, 223. lurzatia) finka osorik desjabetzeko eskatu dute.
b) LI-07 (2. poligonoa, 160. lurzatia) finka osorik desjabetzeko eskatu dute.
c) LI-23 (2. poligonoa, 39. lurzatia) finka osorik desjabetzeko eskatu dute.
d) LI-27 (2. poligonoa, 31. lurzatia) finkaren egungo sarbideak eta mugak errespeta daitezela eskatu dute.
Erantzuna:
a) Eraikuntza proiektuak lurzati hori osorik okupatzea aurreikusten du dagoeneko, egindako eskaera alde batera utzita; beraz, alegatutakoa onartu da.
b) Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan ezarritako baldintzek eragiten ez dutenez, ez da alegatutakoa onartu. Dena dela, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta prezio zuzenean sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina, halakorik balitz, edo gainerakoaren balioa.
c) Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan aurreikusitako baldintzek eragiten ez dutenez, ez da onartu lurzatia osorik desjabetzea; bai ordea, ipar-ekialdean dagoen gainerako zatia desjabetzea. Horretaz gainera, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.
d) Alegatutakoa onartu da. Ez sarbideek ez mugek ez dute aldaketa handirik izanen.
4. alegazioa.-Pedro Pablo Pascual Barber jauna eta María Teresa Pascual Barber andrea.
LI-17 (2. poligonoa, 55 B lurzatia) eta LI-17.1 (2. poligonoa, 55 A lurzatia) finkak osorik desjabetzeko eskatu dute.
Erantzuna:
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan ezarritako baldintzek eragiten dutenez, onartu da alegatutakoa.
5. alegazioa.-Ledeako Udala.
a) Proiektuaren 2. zatia ez burutzeko eskatu du.
b) Eskatu du, 2. zatia gauzatzekotan, trazadura eskuin aldera mugitzea.
c) Ezker aldetik oinezkoentzako bide bat gauzatzeko eskatu du, Zangozako biderako sarbidea bermatzeko.
Erantzuna:
a) Ez da onartu alegatutakoa. Eraikuntza proiektu honen jarduketek Zangozako Udalak aurkeztutako alegazioari (28.a) emandako erantzunaren zati dira; alegazio hori, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko aldia ebatzi zuen eta hura behin betiko onetsi zuen apirilaren 27ko 31/2010 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
b) Ez da onartu alegatutakoa. Teknikoki ezinezkoa da trazadura eskuin aldera mugitzea.
c) Alegatutakoa onartu da. Eskatutako oinezkoentzako bidea eginen da.
6. alegazioa.-Francisco Javier Latorre Mendive jauna.
a) LI-25 (2. poligonoa, 35 A lurzatia) eta LI-25.1 (2. poligonoa, 35 B lurzatia) finkak hiri lurzoru finkatu gisa kalifikatzeko eta horren araberako balorazioa egiteko eskatu du.
b) Ukitutako landaresi eta zuhaiztia berriro jartzeko eskatu du (zuten neurria eta adina gordez).
c) Egungo errepidetik markatutako eraikuntza lerroa (25 m) errespetatzeko eskatu du.
d) Ostatuko aparkalekurako sarbideak diseinatzeko eskatu du.
Erantzuna:
a) Alegatutakoa onartu da. Ledeako hiri planeamenduaren arabera, LI-25 eta LI-25.1 (2. poligonoko 35 A eta B lurzatiak) finkak hiri lurzoru gisa daude sailkatuta, eta U-19ren hirugarren erabilerarako bizitegi lurzoru gisa kalifikatuta. Horien balorazioari dagokionez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta prezio zuzenean sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina, halakorik balitz, edo gainerakoaren balioa.
b) Obrak ukitutako zuhaiztia eta landaresia berriro jarriko dira, teknikoki onargarri diren baldintzetan eta lehendik daudenen antzera.
c) Onartu egin da alegatutakoa. U-19 unitatearen Xehetasun azterlanean aurreikusitako eraikuntza lerroa errespetatuko da; azterlana Ledeako Udalak onetsi zuen behin betiko 2009ko otsailaren 5ean, eta 2009ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean.
d) Ez da onartu alegatutakoa. Sarbideek egun dituzten antzeko baldintzak izanen dituzte.
Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrenda eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.
Proiektuan Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako determinazioak jaso dira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldeko txostena bada.
Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren txostenarekin eta proposamenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" jendaurrean jartzeko epea ebaztea, azalpen zatiari jarraikiz.
2. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" behin betiko onestea.
3. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.
4. "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, banakako zitazioaren bidez, 2011ko ekainaren 9an eta 10ean Ledeako Udalean ager daitezen, okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupatzekoak, egiteko.
5. Titularrei adieraztea ekitaldira beraiek joan beharko dutela, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali beharko dutela, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.), eta, egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzaketela, baina, betiere, norberak ordainduta.
6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuko web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako bitara bidaltzea.
7. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa galarazi gabe, foru agindu honek administrazio bidea amaitzen du administrazio publikoentzat. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
8. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetze Atala), Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Ledeako Udalari, eta LI-23, LI-24 eta LI-31 finken jabeei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 10ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.
ERANSKINA Zangozako sarbideak hobetzea Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza Behin betiko okupazioak Jabari publikoa. |
FINKA ZK. | JABEA ETA HELBIDEA | AZALERA DESJ. m² | KATASTROA |
Pol. | Lurz. | Lur mota |
LEDEAKO UDAL MUGAPEA |
LI-1 | Urzainqui Mina, José Javier Pio XII.aren etorbidea, 1-I, 9. B, 31002 (Iruña) Urzainqui Mina, M.ª Concepción Basagoiti etorbidea, 32, 48000 (Getxo) Urzainqui Mina, José Machu Pichu kalea, 24-7, 6. ezk., 28000 (Madril) Urzainqui Mina, M.ª Victoria Vadoluengoko monasterioaren kalea, 2-7. A, 31008 (Iruña) Urzainqui Mina, Tomás Oliveto kondearen etorb., 2-7. I 31002 (Iruña) | 1.427 | 2 | 171 | Larrea |
LI-2 | García Leoz, Isidoro Iratxeko Monasterioaren kalea, 21-3. D 31011 (Iruña) | 1028 | 2 | 170 | Larrea |
LI-3 | Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.) San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 433 | 2 | 168 | Larrea |
LI-4 | Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.) San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 141 | 2 | 169 | Larrea |
LI-5 | Nafarroako Foru Komunitatea (autobiatik kanp.) San Ignazio etorbidea, 3, 31002 (Iruña) | 71 | 2 | 221 | Larrea |
LI-6 | Barber Zapata, Francisco Javier Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea) | 237 | 2 | 223 | Eraik. hondakina |
LI-7 | Barber Zapata, Francisco Javier Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea) | 1.235 | 2 | 160 | Lehorreko alorra |
LI-8 | Areso Sagüés, Fermín M.ª Santa Marúa kalea, 8, 31487 (Ledea) | 1.372 | 2 | 157 | Larrea |
LI-9 | Goyeneche Echeverri, Alfredo Yagüe jenerala etorbidea, 5-3. A, 09000 (Burgos) Goyeneche Echeverri, M. ª Cruz Nuestra Sra. de la Asunción kalea, 26, 31487 (Ledea) Goyeneche Echeverri, Pedro Luis Ustarrotz kalea, 29-4. B, 31014 (Iruña) Goyeneche Echeverri, Sebastián Concepción zehark., 26-2. B (Bilbo) | 176 | 2 | 158B | Larrea |
LI-9.1 | Goyeneche Echeverri, Alfredo Yagüe jenerala etorbidea, 5-3. A, 09000 (Burgos) Goyeneche Echeverri, M. ª Cruz Nuestra Sra. de la Asunción kalea, 26, 31487 (Ledea) Goyeneche Echeverri, Pedro Luis Ustarrotz kalea, 29-4. B, 31014 (Iruña) Goyeneche Echeverri, Sebastián Concepción zehark., 26-2. B (Bilbo) | 382 | | 158A | Olibadia |
LI-10 | García Leoz, Félix Goiko auzoa 31487 (Ledea) | 1.903 | 2 | 155A | Larrea |
LI-10.1 | García Leoz, Félix Goiko auzoa 31487 (Ledea) | 644 | 2 | 155B | Olibadia |
LI-10.2 | García Leoz, Félix Goiko auzoa 31487 (Ledea) | 75 | 2 | 155C | Olibadia |
LI-11 | Ledeako Udalaren herrilurrak Escuelas kalea, 2, 31487 (Ledea) | 2.545 | 2 | 211A | Pinudia |
LI-11.1 | Ledeako Udalaren herrilurrak Escuelas kalea, 2, 31487 (Ledea) | 1.194 | 2 | 211D | Larrea |
LI-12 | Guembe Larrañeta, Josefina Jaca kalea, 4, 31487 (Ledea) | 300 | 2 | 75 | Mahastia |
LI-13 | Iroz, Goyena, María Dolores Santa María kalea, 9, 31487 (Ledea) | 111 | 2 | 70B | Larrea |
LI-13.1 | Iroz, Goyena, María Dolores Santa María kalea, 9, 31487 (Ledea) | 235 | 2 | 70A | Elkorra |
LI-14 | Goyeneche Arizcuren, Martina Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea) | 32 | 2 | 69C | Larrea |
LI-14.1 | Goyeneche Arizcuren, Martina Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea) | 463 | 2 | 69A | Lehorreko alorra |
LI-15 | Pérez de Obanos Liso, Trinidad Miguel Oyaga kalea, 3, 31487 (Ledea) | 1.368 | 2 | 68B | Larrea |
LI-15.1 | Pérez de Obanos Liso, Trinidad Miguel Oyaga kalea, 3, 31487 (Ledea) | 1.297 | 2 | 68A | Lehorreko alorra |
LI-16 | Arina Pena, Francisca Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea) | 317 | 2 | 57B | Lehorreko alorra |
LI-16.1 | Arina Pena, Francisca Mediavilla kalea, 3, 31487 (Ledea) | 2.586 | 2 | 57A | Larrea |
LI-17 | Pascual Barber, María Teresa Núcleo Santa Justa kalea, 3-2 A, 41000 (Sevilla) | 206 | 2 | 55B | Larrea |
LI-17.1 | Pascual Barber, Pedro Pablo Pío Loperena plaza, 14-3. D, 31600 (Burlata) | 1.938 | 2 | 55A | Lehorreko alorra |
LI-18 | Unanua Mezquíriz, Jesusa Huarte doktorearen kalea, 1-1. D 31003 (Iruña) | 397 | 2 | 52 | Larrea |
LI-19 | García Recalde, Marcelino Goiko auzoa, 6, 31487 (Ledea) | 302 | 2 | 51A | Lehorreko alorra |
LI-20 | Laquidain Rebolé, Martín Goiko auzoa, 7, 31487 (Ledea) | 34 | 2 | 53 | Larrea |
LI-21 | Latorre Mendive, Francisco Javier José Daniel y Miguel María Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea) | 865 | 2 | 46A | Lehorreko alorra |
LI-21.1 | Latorre Mendive, Francisco Javier José Daniel eta Miguel María Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea) | 693 | 2 | 46B | Larrea |
LI-22 | Ardanaz Gastón, Francisco Javier Iparraldea kalea, 18, 31154 (Añorbe) Ardanaz Gastón, José Carlos Iturzaharra kalea, 31154 (Añorbe) | 56 | 2 | 45B | Larrea |
LI-23 | Barber Zapata, Francisco Javier Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea) | 2261 | 2 | 39 | Larrea |
LI-24 | Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea) | 601 | 2 | 37D | Larrea |
LI-25 | Latorre Mendive, Francisco Javier José Daniel eta Miguel María Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea) | 1.095 | 2 | 35A | Lorategi lurzorua |
LI-25.1 | Latorre Mendive, Francisco Javier José Daniel eta Miguel María Jaca kalea, 2, 31487 (Ledea) | 73 | 2 | 35B | Zoladura lurzorua |
LI-27 | Barber Zapata, Francisco Javier Mediavilla kalea, 6, 31487 (Ledea) | 1.598 | 2 | 31 | Larrea |
LI-28 | Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea) | 2.128 | 2 | 26A | Lehorreko alorra |
LI-28.1 | Oyaga Ozcoidi, Juan Ignacio Santa María kalea, 5, 31487 (Ledea) | 64 | 2 | 26B | Larrea |
LI-29 | Leoz Iroz, José Miguel Miguel Oyaga kalea, 3, 31487 (Ledea) | 1.034 | 2 | 24A | Lehorreko alorra |
LI-30 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña) | 114 | 2 | 56A | Mahastia |
LI-31 | Areso Sagüés, Fermín María Santa María kalea, 4, 31487 (Ledea) | 123 | 2 | 38 | Larrea |
F1108393 |
Iragarkiaren kodea: F1108393