100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Julio Pedro Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoko lege baten bitartez arautuko direla Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita haren kideen izendapena ere, eta horien artean unibertsitateko errektoreak izan behar duela.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak Gizarte Kontseiluaren osaera ezartzen du, eta erabakitzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko direla.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Pedro Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizartze Kontseiluko kide izendatzen da.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1108943