100. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

50/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Julio Pedro Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatzen duena.

Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak, abenduaren 21ekoak, bere 20.2 artikuluan xedatzen du errektorea unibertsitateko komunitateak aukeratuko duela, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta sekretuaren bidez, beren zerbitzuak unibertsitatean eskaini eta jardunean ari diren unibertsitateko katedradunen kidegoko funtzionarioen artetik. Autonomia Erkidegoko dagokion organoak izendatuko du errektorea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuak, 36., 37. eta 38. artikuluetan, errektorea aukeratzeko prozedura, haren agintealdiaren iraupena eta kargua hutsik denean, edo titularra kanpoan edo eri denean ordezkatzeko kasuak ezartzen ditu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen martxoaren 7ko 375/2011 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko errektore izateko hauteskundeetarako deia egin zen.

2011ko apirilaren 19an egindako bilkuran, Hauteskunde Batzordeak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izateko hautetsi aldarrikatu zuen behin betiko Julio Pedro Lafuente López jauna.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Julio Pedro Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatzen da.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1108942