1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantza.
Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2010eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bargotan, 2010eko abenduaren 9an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L1020294