1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

490/2010 Ebazpena. Enplegu publikoko eskaintza

2010eko abenduaren 1ean, Iruñerriko mankomunitateburuak 490/2010 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzea arautu zen, eta horren 3.1 artikuluan ezartzen da "Nafarroako Administrazio Publikoek urteko lan eskaintza onetsiko dute, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da".

Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuek horren organoek dituzten eskumenak ezartzen dituzte, eta, zehazki, 20. artikuluan, 9, puntuan, honako eskumen hau ezartzen dute mankomunitateburuarentzat:

9. Enplegu publikoko eskaintza onestea, Batzarrak onartutako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; langileak aukeratzeko eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako oinarriak onartzea; eta finkoak eta aldian behingoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea.

Horren arabera,

EBATZI DUT

1. 2011. ekitaldirako lan eskaintza publikoa onestea; eranskinean ageri da behar bezala azalduta.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuarekin bat; horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzea arautzen da".

Iruñean, 2010eko abenduaren 1ean.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Eranskina

Lan eskaintza publikoa

DEIALDIA

ZERBITZUA

LEKU KOPURUA

MAILA

Administrazio orokorreko teknikaria

Idazkaritza Nagusia

1

A

Iragarkiaren kodea: L1020839