1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko oposizioaren aurkako errekurtsoa.

Foru Komunitateko Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 14ko 224/2009 Ebazpenaren bidez, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa).

Luis Arlegui Ochoa jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du epaimahaiaren 2010eko azaroaren 12ko Erabakiaren aurka (erabaki horren bidez onetsi ziren hirugarren ariketaren behin betiko emaitzak). Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 8:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko herritarrentzako informazio bulegoetan, "Info Navarra 012" (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plazan), 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan, eta 9:30etik 13:30era, larunbatetan.

Errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 66 09 edo 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, 8:00etatik 14:30era, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko abenduaren 20an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1020871