1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. Judiziorako eta galdeketarako zitazio zedula

Helena Barandiaran García andreak, Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 6. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut: aipatutako jarduketetan erabaki da ondoko pertsona hauek zitatzea, behean adierazten den moduan:

Zitatzeko agintzen duen organoa: Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 6. Epaitegia.

Zein auzitan: 639/10 judizioa, Vicinay Cadenas, S.A.k sustatua, gizarte segurantza dela eta.

Zitatzen den pertsona: Sistemas de Seguridad en Altura Sirga, S.L., judizio horretako alderdi demandatua.

Zitazioaren xedea: adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta judizioko egitate eta inguruabarren gainean egin nahi dizkioten galderei erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Eguna eta ordua: epaitegi honetan agertu behar du (Barroeta Aldamar 10, 48001 posta kodea), lehen solairuan dagoen 8. judizio-aretoan, 2011ko urtarrilaren 11n, goizeko 10:20an.

Legezko ohartarazpenak:

1.-Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bazara, horrek ez du galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslaria zarela deklaratu beharrik izan gabe (Lan Prozedurari buruzko Legearen 83. artikuluko 3. idatz-zatia).

Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (Lan Prozedurari buruzko Legearen 59. artikulua).

2.-Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).

3.-Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatuak ordezkatuta agertzeko asmoa baduzu, hala adierazi behar diozu epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (Lan Prozedurari buruzko Legearen 21.2 artikulua).

4.-Agertzen ez bazara eta bidezko arrazoirik frogatzen ez baduzu, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu zure kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan Prozedurari buruzko Legearen 91. artikuluari dagokionez), eta horrez gain, aurrez entzunaldia emanda, 180 eta 600 euro bitarteko isuna jartzen ahalko dizu (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 304. eta 292.4 artikuluak).

5.-Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari, Sistemas de Seguridad en Altura Sirga, S.L.ri, zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak autoak aztertzen ahalko ditu Epaitegiko Idazkaritzan, judizioa egiten den egunera arte.

Bilbon, 2010eko azaroaren 29an.-Idazkari judiziala, Helena Barandiaran García.

Iragarkiaren kodea: J1020850