1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETARAKO IRUÑEKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 114/2010 prozedura arrunta

Epatze zedula.

María Teresa Biurrun Murillo andreak, Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Navarconsa, S.A.L.k eskaturik, epaitegi honetan 114/2010 prozedura arrunta bideratu da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak maiatzaren 6an emandako 149/2010 Foru Aginduaren aurka, zeinak ezetsi egin baitzuen urtarrilaren 13ko 52/201 Ebazpenari egindako gora jotzeko errekurtsoa; ebazpen hori lan zehapenen gaineko 314/2009 espedientean eman zen (arau-haustearen aktaren zenbakia: l312009000054653). Erabaki da errekurtso honetako hirugarren interesdunak epatzea, Issaga Sow jaunaren jaraunsleak, hain zuzen ere, bederatzi eguneko epean prozeduran pertsonatu ahal izan daitezen alderdi demandatukide gisa. Geroago pertsonatzen badira, prekluitu gabeko tramiteetarako hartuko dira alderditzat. Ez badira pertsonatzen, prozedurak aurrera eginen du bere tramiteetan eta ez da bidezkoa izanen haiei ezer jakinaraztea, ez epaitegiko iragarki-lekuan, ez beste inola.

Eta Issaga Sow jaunaren jaraunsleak behar den moduan epatzeko balio dezan, non diren jakiterik ez baitago, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko abenduaren 14an.-Idazkari judiziala, María Teresa Biurrun Murillo.

Iragarkiaren kodea: J1020654