1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio zedula. Titulu judizialak betearazteko 200/2010 prozedura

Pedro Pablo Sangucho Caguanok eskaturik Aerosleep Baby S.L.ren aurka bideratu den 200/2010 betearazpenean, langilea berriz ez hartzeagatiko auziari buruzko bilera eginen da 2011ko urtarrilaren 28an, goizeko 09:15ean, 15. judizio-aretoan (Justizia Jauregia, San Roke kalea, 4, lehen solairua). Honen bidez ekitaldi horretarako zitazioa egiten zaio Aerosleep Baby S.L.ri, eta agertu ezean ekitaldia bera gabe eginen dela ohartarazten zaio.

Ekitaldi horretan betearazpenpeko alderdiak bere eskubidearen alde egokitzat jotzen duena alegatu eta frogatu ahal izanen du alderdi betearazleak alegatzen duenari buruz, hots, langilea berriz hartu ez izanari buruz. Erabili nahi dituen eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko ditu. Bera ager daiteke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko die, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dioten egitateak. Agertzen ez bada ekitaldia hura gabe eginen da.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Egun berean, xedapen zatian hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Pedro Pablo Sangucho Caguanok eskaturik, Aerosleep Baby S.L.ren aurka, eta betearazpena abiaraztea. Autoak prest daude alderdiei zitazioa egiteko Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan aurreikusitako agerraldirako.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Aerosleep Baby S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko abenduaren 16an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1020877