1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 187/2010 prozedura.

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Cristina Ciriza Astrainek eskaturik, Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia S.I. enpresaren, Fabiano Kovalskiren eta Patricia Palomar Stobberen aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 187/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Cristina Ciriza Astrainek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia S.I. enpresaren, Fabiano Kovalskiren eta Patricia Palomar Stobberen aurka, 1.029,35 euroko printzipala ordain dezaten, gehi 61,76 euroko interesak eta 102,94 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia S.I.ri, Fabiano Kovalskiri eta Patricia Palomar Stobberi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko abenduaren 15ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1020828