1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Erdi mailako tituludun (estatistikaria) izateko oposizioaren aurkako errekurtsoa.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun (estatistikaria) izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 15ean emandako 129/2010 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).

Alberto Iriarte García jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du epaimahaiaren 2010eko abenduaren 1eko Erabakiaren aurka (erabaki horren bidez onetsi ziren lehen ariketaren behin-behineko emaitzak). Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 8:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko herritarrentzako informazio bulegoetan, "Info Navarra 012" (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plazan), 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan, eta 9:30etik 13:30era, larunbatetan.

Errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 66 09 edo 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, 8:00etatik 14:30era, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko abenduaren 20an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1020869