1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 208/2010 falta-judizioa

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2010eko abenduaren 17an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 208/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 208/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, salatzaileak, Rodrigo Albetto Yara Tigreros eta Cabier Omar Valladarez Carrión, eta salatuak, Yordany Jansen, Yeison Andrés Escobar Espinosa eta Víctor Hugo Aguirre Masache. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Yordany Jansen, Yeison Andrés Escobar Espinoa eta Víctor Hugo Aguirre absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.-Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2010eko urriaren 28an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Rodrigo Alberto Yara Tigrerosi, Xabier Omar Valladarezi eta Yeison Andrés Escobar Espinosari jakinarazteko balio dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.-Epaile magistratua, M. Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1020819