1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA (FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1578/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko abenduaren 16an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Jaime Goñi Alegre prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 1578/2009 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Juan Saavedra Tello jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Vilma Huaman Umeres andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Xedatzen dut: 2010eko azaroaren 2ko epaia argitzea, oker materiala zuzenduz: "dibortzioa, dakartzan ondorio eta neurriekin" dioen lekuan "ezkontzaz kanpoko seme-alaben gaineko neurriak" esan behar du. Eta "dekretatzen dut dibortzioz desegitea Liman (Peru) 1992ko irailaren 28an egin zuten ezkontza, deklarazio horrek dakartzan ondorioekin eta hurrengo neurriekin" dioen lekuan hau esan behar du: "behar diren neurriak dekretatzen ditut".

Halaber kendu eginen da arrazoibide juridikoetako eta epaitzako hirugarren lerroaldea, honela dioena: "bidal bedi exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilera...".

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri. Eta Juan Saavedra Tello jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko abenduaren 16an.-Epaile magistratua. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1020650