1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 10ean emandako 2924/2010 Ebazpenarena. Haren bidez, 2011rako diru-laguntza publikoak emateko deialdia onetsi zen, enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistemaren esparruan, bereziki langabeendako, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua aplikatuz. Agindu haren bidez enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema eskaintzako prestakuntzaren arloan arautu, eta diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Ebazpen horren II. eranskinaren bukaeran (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 27koa) oharrik argitaratu ez zela oharturik, bidezko da egindako akatsa zuzentzea, argitaratu gabe utzitako testua argitaratuz.

"Oharra: Prestakuntza emateko eremutzat joko da enplegu agentziaren eraginpeko eremua. Espezialitate guztiei, horiek ematen direnean, 10 ordu gehituko zaizkie, "Laneratzea eta ingurumenari eta genero berdintasunari buruzko sentsibilizazioa" (FCOO03 kodea) izeneko moduluari dagozkionak.

Iruñean, 2010eko abenduaren 27an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1021387