1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA (FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 474/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko abenduaren 15ean.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Miguel González Oteiza prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 474/2010 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Huo Mei Liu andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Ye Quiang Jie jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Miguel González Oteiza prokuradore jaunak, Ye Qiang Jieren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Huo Mei Liuren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Nanningen (Txina) 1998ko otsailaren 25ean egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.-Epaile magistratua.

Eta Huo Mei Liu andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko abenduaren 15ean.-Epaile magistratua. Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1020603