1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren 5. artikuluan. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2010eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Pitillasko Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Pitillasen, 2010eko abenduaren 9an.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1020252