1. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

5. aldaketa aurrekontuan. Onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2010eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2010eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 5/2010 espedientea:

Kreditu berezia, 6.336,08 eurokoa. 45162205 kontu-saila, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuta. 870 kontu-saila. Zenbatekoa: 4.556,26 euro.

Diru-laguntza. 75509 kontu-saila. Zenbatekoa: 1.779,82 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2010eko abenduaren 9an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L1020295